Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2026/07/10
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak nabarmendu duenez, linea hau sendotzen ari da Bidasoaldean, eta azken hilabeteetan haren erabilerak hilean 10.000 bidaiaren langa gainditu du.
2026/07/10
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, uztailaren 13tik aurrera, astelehena, linea honek gaueko bi zerbitzu berri izango ditu. Era berean, irailaren 1etik aurrera, goizeko lehen orduetako ordutegia zabalduko da beste bi zerbitzu gehituta.
2026/07/08
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak adierazi duenez, bere departamentuak MUGI txartel anonimoak erosteko eta kargatzeko dirulaguntzak ematen ditu 2024tik. Ondoren, erakundeak txartel horiek banatzen dizkie laguntza ematen dieten pertsonei.
2026/07/04
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru arduradunak defendatu du neurri horrek aurrezpen "oso nabarmena" ekarriko diela pertsona askori.
Euskal diasporako berrogeita hamar bat gazte Goierri eta Busturialdeko familiekin biziko dira hiru astez, euskararen eta euskal kulturaren ezagutzan sakontzeko.
2026/07/02
AzpiegiturakEider Mendoza diputatu nagusiak eta Felix Urkola, Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako diputatuak herritarrekin partekatu dituzte trafiko arazoak konpontzea eta errepideak kaltetutako auzoen bizi kalitatea hobetzea ahalbidetuko duten jardueren xehetasunak eta aurreikuspenak
2026/07/02
AzpiegiturakGipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Uda Ikastaroak mugaren bi aldeetako erakundeak eta eragileak elkartu ditu, mugikortasuna, etxebizitza eta euskara bezalako esparruetan estrategiak eta proposamenak partekatzeko.
2026/07/01
MugikortasunaLinea berri honek zerbitzua emango du goizeko lehen ordutik (5:30-6:00) eguneko azken ordura arte (22:00-22:30), astelehenetik igandera bitartean.
Programaren bosgarren deialdian 150.000 euro bideratuko dira guztira lankidetzazko proiektu eraldatzaileak eta mugaz gaindikoak bultzatzeko, horrela “erronkei eta aukerei modu partekatuan heltzeko”
2026/06/26
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, proposatutako hobekuntzen artean gaueko bi zerbitzu berri sartzen dira larunbatetan urte osoan zehar. Gainera, uztaileko eta abuztuko lanegunetan beste lau espedizio izango dira, bi norabide bakoitzean. Aldaketa horiek datorren asteazkenean, uztailaren 1ean, jarriko dira martxan.
2026/06/25
AzpiegiturakBazkardoko lotunearen proiektua jendaurrean jada, planak aurrera egiten du errepidea integratzeko eta auzoak hobetzeko proiektu osagarriak aktibatuz. Datorren uztailaren 1ean herritarrei zuzendutako informazio bilera ireki bat egingo da.
2026/06/25
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi du uztailaren 1etik aurrera, asteazkena, ordainketa-metodo hori erabili ahal izango dela E30 linean. Gainera, egun horretatik aurrera, MUGI anonimoak erosi eta txartelak kargatu ahal izango dira Loiuko aireportuan.
Eider Mendoza diputatu nagusia Albiztur, Beizama, Errezil eta Bidaniako alkateekin bildu da, inguruko errepideak hobetzeko 1,2 milioi euro inguruko inbertsioarekin lotutako jarduketak aztertzeko
2026/06/19
AzpiegiturakProiektuak bi gune berri eraikitzea aurreikusten du, noranzko bakoitzeko bat, bai eta segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak hobetzea ere, garraio publikoa hobetzeko helburuarekin.
2026/06/17
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Anakon Arrasateko Nagusien Kontseilua eta Irungo Auzo Elkarteen Federazioa aitortu ditu ditu Guztiok Mugituz sariarekin Donostiako Catalonia hotelean egin den ekitaldian
2026/06/10
MugikortasunaAzahara Domínguez buru duen departamentuak sari honekin Gipuzkoako gizarte zibil antolatuaren ahalegin altruista eta pertseberantzia aintzatesten ditu, egunero erakusten baitu "herritarren parte-hartzea oso tresna baliotsua dela errealitatea eraldatzeko eta pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzeko.
2026/06/09
AzpiegiturakGI-3321 errepideko hiru tartetan egingo diren jarduketak, milioi bat euro inguruko inbertsioarekin, datozen asteetan hasiko dira, eta drainatzeko, arekak berritzeko eta zorua berritzeko esku-hartzeak ere egingo dira.
2026/06/05
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, datorren ekainaren 15tik aurrera, astelehena, linea honek beste espedizio bat izango du astelehenetik ostiralera, 21:15ean Azkoititik Donostiara eta 22:25ean Donostiatik Azkoitira, Azpeitian eta Zestoan geldialdiak eginez.
2026/06/02
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, orain arte 8:00etatik 20:00etara ematen zen ordutegia, astelehenetik igandera, urteko egun guztietan 07:00etatik 22:00etara emango da ekainaren 8tik aurrera.
2026/05/22
MugikortasunaAzahara Domínguezek azaldu duenez, ekainaren 1etik aurrera, gaur egun Zumarragatik 10:15ean eta 12:15ean ateratzen diren autobusak Legazpitik aterako dira 10:05ean eta 12:05ean; eta Donostiatik 16:45ean eta 17:45ean irteten diren autobusek ibilbidea Legazpiraino luzatuko dute.
Obrak jada amaitua, errepidea igande honetan irekiko da guztiz. Gipuzkoako mugikortasuna eta lehiakortasuna indartuko dituen "aurrerapauso garrantzitsua" gauzatu dela adierazi du Eider Mendoza diputatu nagusiak.
2026/05/20
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, hobekuntza horiek ekainaren 1etik aurrera, astelehena, jarriko dira martxan.
2026/05/19
AzpiegiturakNoranzko bakoitzeko autobus geraleku bana egokituko da eta erabiltzaileen segurtasun- eta irisgarritasun- baldintzak hobetzeko neurriak jarriko dira.
2026/05/19
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, ekainaren 20an eta 21ean, larunbatean eta igandean, zerbitzu bat egongo da, Donostiatik 6: 30ean irtengo dena eta Bilbora 7: 45ean iritsiko dena.
2026/05/14
AzpiegiturakAutobidearen Gipuzkoako tartea erabat itxiko da maiatzaren 22ko gauean, ostirala, eta igandean, hilak 24, irekitzea aurreikusten da.
2026/05/14
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak aurreratu duenez, Gipuzkoako hainbat udalerrik Donostiako ospitale-eremuarekin duten lotura hobetzeko bere departamentua abian jartzen ari den estrategiaren barruan kokatzen da linea hau, besteak beste, kanpo-kontsulten eraikin berriaren obrek eta aparkatzeko aukerarik ezak sortu duten egoera korapilatsuaren ondorioz.
Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Igor Enparan Hondarribiko alkateak azken egitasmoen garapena eta aurreikusitako beste esku-hartze batzuk aztertu dituzte, erakundeen arteko koordinazioa indartuz.
2026/05/08
AzpiegiturakBi hilabeteko epea izango dute lanek. Galtzada berritu egingo da zoladuraren egoera hobetzeko, eta udaletxearen aurrean errepidea eta espaloiak kota berean jarriko dira horrela oinezkoen irisgarritasuna ere hobetuz
2026/05/07
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak azaldu du bidaien % 46,9 Donostiatik egin direla, eta gainerako % 53,1 Goierritik eta Urola Garaitik atera direla.
2026/05/05
AzpiegiturakLanak udazken honetan egingo dira, eta bide sarearen segurtasuna eta iraunkortasuna hobetzea ahalbidetuko dute
2026/05/05
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, "Bidasoaldeko ostalaritzako langileek egindako eskaerari erantzunez, E78 lineak (Hondarribia>Irun) igandetik ostegunera ere zerbitzua izan dezan egingo dugu. Irteerak 23:15ean, 23:45ean eta 00:15ean izango dira Irunerako noranzkoan, eta 23:30ean, 00:00etan eta 00:30ean Hondarribirako noranzkoan. Hobekuntza hori maiatzaren 17an, igandean, sartuko da indarrean.
2026/04/29
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, protokoloak prebentzio-neurriak ezartzen ditu, salaketako eta jarduketako mekanismo seguru eta konfidentzialetarako sarbidea ikusarazten eta errazten du, langileen gaitasuna indartzen du erantzun egokia bermatzeko, eta biktimak babesteko eta laguntzeko neurri zehatzak jasotzen ditu.
2026/04/21
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak adierazi duenez, bere departamentuak MUGI txartel anonimoen erosketa eta karga diruz laguntzen du, eta gero erakundeak artatzen dituzten pertsonen artean banatzen ditu.
2026/04/15
AzpiegiturakBidegik 14,9 milioi euro inbertituko ditu 2026an eta 2027an, AP-8, AP-1 eta AP-636 autobideen eta GI-20 errepidearen zirkulazio baldintzak hobetu eta mantentze lanak gauzatzeko
2026/04/14
AzpiegiturakDiputatuen Kontseiluak bultzada eman die Tolosan bidegorri tarte berri bat egiteko eta Amasa eta Villabona artean oinezkoentzako bide seguru berria eraikitzeko proiektu banari
2026/03/31
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, apirilaren 13an martxan jarriko den linea berriak 7: 30ean, 14:30ean eta 21:30ean 7: 15ean, 14:15ean eta 21:25ean aurreratuko ditu irteerak, ospitaleko zenbait langilek egindako eskaerari erantzunez
2026/03/26
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak jakinarazi duenez, BU14 Astigarraga > Donostia Unibertsitatea (Ospitaleetatik) izenarekin ibiliko den linea berriak astelehenetik ostiralera emango du zerbitzua, orduroko maiztasunarekin: Astigarragatik 07:30etik 21:30era, eta Donostiatik 08:00etatik 22:00etara. Ibilbideak zazpi geraleku izango ditu bi noranzkoetan, eta 25 minutu inguruan osatuko da, trafikoaren arabera.
2026/03/26
AzpiegiturakEsku-hartzeak trafikoa baretzeko neurriak jarri ditu, oinezkoen mugikortasuna erraztu du eta errepidea herrigunean modu seguruagoan integratu du
2026/03/16
AzpiegiturakEstazio hori osorik eraberritzeko lanek aurrera jarraitzen dute. Kobratzeko eta igarotzeko teknologia arinagoa eta modernoagoa ari dira instalatzen
Emakumélan ekimenak, Ideiak foru programaren barruan, industria arloko emakume erreferenteak hurbildu ditu Gipuzkoako eta Iparraldeko gazteengana. Bihar Hendaian “Nesken Errugbi Eguna” ospatuko da, 2025eko edizioan hautatutako proiektuetatik sortutako beste jarduera bat
2026/03/12
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, laguntza honen bidez MUGI txartel anonimoak erostea eta kargatzea finantzatzen da; ondoren, Cáritasek kudeatzen ditu artatzen dituen pertsonen artean.
2026/03/11
MugikortasunaZentroak, Zumarragan kokatuta dagoenak, Karrozeriako Erdi Mailako ziklo bat, Automozioaren Goi Mailako ziklo bat eta ibilgailuen mantentze-lanekin lotutako Lanbidek diruz lagundutako ikastaroak eskaintzen ditu.
2026/03/07
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek jakinarazi duenez, martxoaren 8tik aurrera eta hainbat egunez, Lurraldebusen emakidetan jaulkitzen diren paperezko txartelak moreak izango dira, emakume guztiei omenaldia egiteko.
2026/03/03
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, Lurraldebuseko zerbitzu berri hau datozen asteetan gauzatuko da.
2026/03/03
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek jakinarazi duenez, astelehenetik aurrera, hilak 9, Hondarribia eta Araso industrialdea lotzen dituen linea, 10 minutu aurreratuko da Hondarribitik goizeko lehen orduan, eta 7: 25ean irtengo da, eta ez 7: 35ean.
2026/02/28
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Azahara Domínguezek, jakinarazi du datorren martxoaren 9tik, astelehena, aurrera DG20E lineak (Bergara > Elgeta, eskaripekoa) bi espedizio berri izango dituela Elgetatik 10:00etan eta 11:00etan, eta beste lau kontrako noranzkoan: 8:00etan, 9:30ean, 10:30ean eta 18:00etan. Gainera, Bergaratik 15:30ean irteten den zerbitzua hamar minutu aurreratuko da (15:20an), Bergaran ikasten duten gazteek etxera arinago eta erosoago itzuli ahal izan dezaten, itxaronaldia murriztuz.
2026/02/25
MugikortasunaAzahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak jakinarazi duenez, datorren astelehenetik, martxoaren 2tik aurrera, GO01 lineak (Zegama>Zaldbibia) geldialdi bat egingo du 15:30ean Ordizian, ikasle horiek Zaldibiara itzuli ahal izateko.
2026/02/20
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, 2025ean 31,2 milioi bidaia izan ziren, aurreko urtean baino 2,4 milioi gehiago, eta erabilerak gora egin zuen Gipuzkoako eskualde guztietan.
Konexio berriak mugikortasuna hobetuko du Artiga pasealekuaren inguruan, eta funtzionaltasuna emango dio etorkizuneko Arbes-Oinaurreko AP-8aren lotune osoari
2026/02/17
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, ibilbide hau Avanzaren flotan sartutako autobus berriekin ematen hasi da, eta horrela Leintz Gatzagako erabiltzaileek helarazitako eskaera bati erantzun zaio. Autobus handiagoak dira, hamar metrotik hamabi metrora igaro baitira; edukiera bikoitza baino handiagoa dute (41 bidaiaritik 87ra), eta eserleku kopurua nabarmen handitu da, aurreko modeloetako 29 eserlekuetatik egungo 46 eserlekura.
2026/02/13
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, behin Hernaniko Udalak departamentuak 2024an eskatutako obra amaituta, autobus horiek linea horien ohiko ibilbidea egin ahal dute.
2026/02/11
AzpiegiturakGaltzada konpondu eta berritu egingo da zoladuraren egoera hobetzeko, eta udaletxearen aurrean errepidea eta espaloiak kota berean jarriko dira.
2026/02/10
AzpiegiturakKonexio berriak Miramonerako eta Hernanirako sarbideak erraztuko ditu, GI-20 errepidea, Ospitaleetarako igoera eta Errekalde-Galarreta errepidea deskargatuko ditu, eta ingurune osoaren segurtasuna eta arintasuna hobetuko ditu.
2026/02/09
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru-arduradunak Debagoienan lan egiten duen eta ibilbide luzeko zerbitzuak ematen dituen enpresa horrek Arrasaten dituen instalazioak bisitatu ditu, eta gogorarazi du, legegintzaldiaren hasieratik, flotaren % 74 berritu dela.
2026/02/09
AzpiegiturakBidegi 7,5 milioiko inbertsioa egiten ari da bi ordainleku horiek berritzeko, kobrantza estazioetan zerbitzua errazten eta hobetzen duen teknologiarekin
2026/02/06
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, Eibartik 12:15ean ateratzen den espedizioa indartu egiten da Arrasateko Zalduspe geltokitik aurrera, Arrasaten edo Aretxabaletan autobus titularra betetzen dela antzematen bada.
2026/02/06
AzpiegiturakUsurbil, Orio, Zestoa eta Donostiako errepideetako tarteetan jardungo da urteko bigarren seihilekoan.
2026/02/05
Azpiegiturak1,2 milioi euroko inbertsioaren helburua da ordainketak erraztea, itxaronaldiak murriztea eta erabilera digital berrietara egokitzea, zerbitzu malguagoa eta eraginkorragoa bermatuz.
2026/02/05
AzpiegiturakAldi berean, Lanbarrenerainoko oinezkoentzako eta bizikletentzako bidearen lanek aurrera jarraitzen dute. Tarte hori Lintzirineraino luzatuko da hurrengo fase batean, inguruko bizilagunen eta langileen joan-etorri segurua bermatzeko.
Azahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, laguntza honen bidez, MUGI txartel anonimoak erosi eta kargatzea finantzatzen da, eta, ondoren, SOS Arrazakeriak kudeatzen ditu artatzen dituen pertsonen artean.