Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2026/05/15
IngurumenaAldundiak eta kostaldeko udalerriek aho batez hartutako akordioari esker, 2026an itsasertza kudeatzeko baliabideak % 143 igo dira.
2026/05/14
AzpiegiturakAutobidearen Gipuzkoako tartea erabat itxiko da maiatzaren 22ko gauean, ostirala, eta igandean, hilak 24, irekitzea aurreikusten da.
2026/05/14
IngurumenaProiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuaren 36.000 euroko dirulaguntza izan du, Gipuzkoako eskoletan jasangarritasun-inbertsioak bultzatzeko laguntza-lerroaren barruan.
2026/05/14
Gizarte Politika544.500 euroko inbertsioa egingo da, sei hilabeteko epean egingo dira lanak, eta, amaitzean, 19 pertsonentzako tokia izango du. Maite Peña: "Zarautzen eguneko zentro berri hau abian jartzea beste aurrerapauso bat da hurbileko zerbitzuen sarea indartzeko eta pertsonen ongizatea politika publikoen erdigunean jartzeko konpromisoan". Gaur egun, 250 pertsona inguruk jasotzen dute arreta eta laguntza, gizarte erakundeekin eta eragileekin lankidetzan Zarautzen bultzatutako baliabide eta zainketa sarearen bidez
2026/05/14
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak aurreratu duenez, Gipuzkoako hainbat udalerrik Donostiako ospitale-eremuarekin duten lotura hobetzeko bere departamentua abian jartzen ari den estrategiaren barruan kokatzen da linea hau, besteak beste, kanpo-kontsulten eraikin berriaren obrek eta aparkatzeko aukerarik ezak sortu duten egoera korapilatsuaren ondorioz.
Eredu berriak nekazaritzak, abeltzaintzak eta basogintzak lurraldearen, ingurumenaren eta gizartearen alde egiten duen lana aitortzen du eta ekonomikoki babesten du. Eider Mendoza: "Lehen sektorea funtsezkoa da lurralde berde eta orekatu bat eraikitzeko, baita, noski, gure etorkizuna eraikitzeko ere; ekimen honekin urrats sendo bat ematen dugu haren balioa aitortzeko eta etorkizunerantz proiektatzeko"
2026/05/13
KulturaPrograma maiatzaren 20tik ekainaren 10era bitartean gauzatuko da Donostian, Errenterian eta Zarautzen, eta hitzaldiak, liburu aurkezpen bat eta bisita gidatu bat izango ditu.
2026/05/13
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak 7.000 euroko ekarpena egiten dio Zegama-Aizkorri erakundeari, eta, horrela, berretsi egiten du kirola, jasangarritasuna eta ingurune naturalaren balioa uztartzen dituzten ekimenekiko konpromisoa.
2026/05/12
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2026/05/12
IngurumenaBateraLabs prozesuari esker, gutxienez proiektu zehatz bat bultzatu ahal izango da Urola Garaian, lankidetza-lanaren emaitza gisa.
2026/05/11
TurismoaInteresdunek ekainaren 15ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak.
Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Igor Enparan Hondarribiko alkateak azken egitasmoen garapena eta aurreikusitako beste esku-hartze batzuk aztertu dituzte, erakundeen arteko koordinazioa indartuz.
2026/05/11
IngurumenaGuztira, proiektuak 6,77 kilometroko bidegorria argiztatzea ekarri du, 169 eguzki-argi instalatuz eta 437.750,23 euroko inbertsio globala eginez.
2026/05/08
AzpiegiturakBi hilabeteko epea izango dute lanek. Galtzada berritu egingo da zoladuraren egoera hobetzeko, eta udaletxearen aurrean errepidea eta espaloiak kota berean jarriko dira horrela oinezkoen irisgarritasuna ere hobetuz
2026/05/08
Lurralde OrekaInformazio saioa maiatzaren 14an izango da, 18:00etan, Bidania-Goiatzeko udaletxean.
2026/05/07
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak azaldu du bidaien % 46,9 Donostiatik egin direla, eta gainerako % 53,1 Goierritik eta Urola Garaitik atera direla.
MUBILek bere hazkunde-estrategia aurkeztu du lehen urteurrenean, eta sektoreko enpresen hazkundera bideratutako eraikin berri baten sorrera iragarri du; 7,5 milioi euroko inbertsioa izango duena. Eider Mendozak adierazi du zentroa martxan jartzeak "aurreikuspen guztiak" gainditu dituela, eta ziurtatu du instalazio berriek "industriaren eta ekonomia berriaren sorkuntzaren zerbitzura dagoen ahalmen eraldatzailea" handituko dutela.
2026/05/06
IngurumenaJosé Ignacio Asensio, diputatu nagusiorde eta Jasangarritasuneko diputatuak, IFAT 2026an parte hartzen ari da, Gipuzkoako enpresen ordezkaritza nabarmenarekin batera, eta lurraldea ekonomia zirkularrean eta ingurumen-berrikuntzan erreferente gisa kokatu du.
2026/05/05
AzpiegiturakLanak udazken honetan egingo dira, eta bide sarearen segurtasuna eta iraunkortasuna hobetzea ahalbidetuko dute
2026/05/05
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, "Bidasoaldeko ostalaritzako langileek egindako eskaerari erantzunez, E78 lineak (Hondarribia>Irun) igandetik ostegunera ere zerbitzua izan dezan egingo dugu. Irteerak 23:15ean, 23:45ean eta 00:15ean izango dira Irunerako noranzkoan, eta 23:30ean, 00:00etan eta 00:30ean Hondarribirako noranzkoan. Hobekuntza hori maiatzaren 17an, igandean, sartuko da indarrean.
2026/05/05
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
Arrasateko Iturbide egoitzako berritzen lanek Gipuzkoak pertsonalizazioan oinarritutako zaintza ereduarekiko duen konpromisoa berresten du; eredu honek lehentasuna ematen dio egoiliarraren bizi-kalitateari, autonomiari eta komunitateari. 1,2 milioi euroko inbertsioari esker, lehen solairua osorik egokitu da, 20 plazako espazioa eratuz 19 logelatan —18 banakakoak eta 1 bikoitza, guztiak bainugela propioarekin— eta espazio komun berriak gehituz
2026/05/04
IngurumenaGipuzkoako Bidegorrien Foru Sarea funtsezko azpiegitura da eguneroko mugikortasunerako, batez ere lanegunetan eta lanarekin, ikasketekin eta zerbitzuak eskuratzearekin lotutako joan-etorrietan erabiltzen baita.
2026/05/04
Diputatu Nagusia“Gure herriaren autogobernuaren eta erakundetzearen alde egindako ekarpen bidegilea” aitortu du Gipuzkoako diputatu nagusiak. Garaikoetxeak Gipuzkoako Urrezko Domina jaso zuen 2005ean, Pedro Luis Uriarte, Xabier Arzalluz eta Jaime Garcia Añoverosekin batera, Kontzertu Ekonomikoa negoziatu eta lortzeko garaian izandako lidergoagatik.
2026/05/04
GobernantzaERREKA sistemak, IZFEk garatua eta Euskadin aitzindaria, burokrazia arintzeko aukera ematen du, dokumentuen sailkapena optimizatuz eta barne eraginkortasuna indartuz, herritarrentzako zerbitzua hobetuz
2026/04/30
TurismoaGuztira 585 pertsonak, horietatik 92 emakumeak, jokatuko dute mendi maratoi ospetsu honen 25. edizioa; 100 parte-hartzaile, horietatik 30 emakumeak, junior kategorian irtengo dira; eta 248 (55 emakumeak), KB kategorian.
2026/04/30
Gobernantza· Herritar ugari elkartu da Urbieta kaleko topagunean gaur eta atzo. · Eider Mendozak eskerrak eman dizkie plazara batu diren hernaniar, eragile eta elkarteei. “Garrantzitsua da bizitza-orekan eta ongizatean inpaktua duten arazoez mintzatu eta elkarri entzutea”, berretsi du.
2026/04/29
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, protokoloak prebentzio-neurriak ezartzen ditu, salaketako eta jarduketako mekanismo seguru eta konfidentzialetarako sarbidea ikusarazten eta errazten du, langileen gaitasuna indartzen du erantzun egokia bermatzeko, eta biktimak babesteko eta laguntzeko neurri zehatzak jasotzen ditu.
2026/04/29
Ekonomia SustapenaOrdezkaritza Gipuzkoako Ganberak, Foru Aldundiak eta lurraldeko 20 enpresak osatzen dute, eta Casablanca eta Tangerren jarraitzen du, harreman estrategikoak eginez eta Renault eta Irizar trakzio enpresak bisitatuz.
2026/04/29
Lurralde Oreka637 abeltzainek 42.841 abelburu igoko dituzte aurten lurraldeko mendietako larreetara. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Errezilgo Udalarekin batera, ekitaldi publiko bat antolatu du urteroko mugarri hau ospatzeko
Gipuzkoako diputatu nagusi Eider Mendozak eta Xabier Lertxundi alkateak ‘Ongizatearen plaza’ ireki dute gaur goizean Hernaniko Urbieta kalean. Gazteen ongizatea, nahi ez den bakardadea, inklusioa, elikadura jasangarria, norbere gorputzaren jabekuntza eta teknoadizioak izango dira mintzagai gaur eta bihar antolatutako topaketa, solasaldi eta ekimenetan
2026/04/28
KirolakHitzarmenak irisgarritasun, sentsibilizazio eta prestakuntza neurriak txertatzeko aukera emango du, pertsona itsuek edo ikusmen urritasuna dutenek lehiaketa berdintasun baldintzetan jarraitu ahal izan dezaten.
2026/04/28
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2026/04/28
Diputatu NagusiaEider Mendoza diputatu nagusiak eta Agustin Valdivia alkateak lan-bilera egin dute udalerriaren erronkak aztertzeko; ondoren, foru diputatuek asteroko bilera egin dute udaletxean bertan
2026/04/28
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Cristina Enea Fundazioak, Mestiza ELkartearekin lankidetzan, “Zuntz naturalak eta tokiko jasangarritasuna” erakusketa inauguratu dute gaur, apirilaren 28an, 12:00etan, Cristina Enea Fundazioan. Erakusketa maiatzaren 10era arte egongo da irekita.
2026/04/27
Ekonomia SustapenaOrdezkaritza Casablanca eta Tanger-Kenitran izango da apirilaren 27tik 30era bitartean, Marokoko industria polo nagusietako bi, Gipuzkoako enpresentzat negozio aukerak sustatzeko. Zenbait sektoretako Gipuzkoako 20 enpresak hartzen dute parte, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Gipuzkoako Ganberako ordezkariekin batera.
2026/04/27
TurismoaAzahara Domínguez diputatuak adierazi duenez, bere departamentuak dirulaguntzen lerro horren "eguneratze estrategikoa" bultzatu du, sektoreari ematen zaion laguntzari eustera ez ezik, turismoaren dinamika berrietara egokitzera ere bideratuta dagoena. Ildo horretan, neurriaren helburua da ekintzailetza bultzatzea eta turismo-enpresen lehiakortasuna indartzea, berrikuntza, digitalizazioa eta zerbitzuen hobekuntza bultzatuko duten pizgarrien bidez. Era berean, sustapen- eta merkaturatze-gaitasuna indartu nahi da, etengabeko eguneratzea ezinbestekoa den sektore dinamiko batean.
2026/04/24
KirolakDonostian eta Gipuzkoan egingo da azken fasea, Illunben, maiatzaren 8tik 10era, emakumeen kirola, inklusioa eta herritarren parte-hartzea indartzeko jarduera-programa zabal batekin.
Ekitaldian ikasleak, enpresak eta ekosistemako eragileak elkartu dira MUBIL Centerren, mugikortasunaren arloan talentua bultzatzeko. Euskadi guztiko Formula Student eta MotoStudent taldeek beren gaitasun teknikoak eta profesionalak aurkeztu dizkiete sektoreko enpresei. Eider Mendozak ekimen horien garrantzia azpimarratu du, kalitatezko enplegua eta ongizatea sortzeaz gain, lurraldeko indarguneetan oinarritutako balio handiko sektoreak sustatzen dituztelako eta gazteei ateak irekitzen dizkietelako.