Erakundearen Etika Batzordea
Erakundearen Etika Batzordea
Erakundearen Zuzentasun Sistemak aurreikusten du Erakundearen Etika Batzordea sortzea (3/2016 Foru Dekretuak, martxoak 1ekoa, sortua eta 3/2018 Foru Dekretuak, urtarrilak 16koa aldatuta) organo independentea izango dena eta Foru Aldundiak onartutako Jokabideen eta Jardunbide Egokien Kode ezberdinetan jasotako balore, printzipio eta jokabide arauak bultzatu, sustatu eta horiek betetzen direla bermatzeko funtzioekin; eta Foru Aldundiaren irudia kaltetu dezaketen edozein ez-betetzeri edo jokabide desegokiri aurrea hartzea.
Berme organoaren funtzioak Gipuzkoako Foru Administrazioko eta foru sektore publikoa osatzen duten gainerako entitateetako kargu publikoen nahiz langile baliokideen gain proiektatuko dira.
Etika Batzordearen aurrean salaketak edo kontsultak egitea
Egin ezazu eskaera era guztiz anonimo eta konfidentzialean:
Eginkizunak
- Onartzen diren Kodeetan ageri diren balore, printzipio eta jokabide arauak hedatu, barneratu eta behar bezala betetzen direla bermatzea.
- Balore, printzipio eta jokabide arauen araberakoak ez diren jarrerei aurrea hartu eta horiek saihestea, Foru Aldundiaren irudia eta giro etikoa bermatzeko.
- Ebazpen, txosten edo oharren bidez, sor daitezkeen zalantza, kontsulta eta dilema etikoak ebaztea.
- Kexak edo salaketak jaso eta horiek bideratzea. Horrez gain, gobernu organoei egindako proposamentzat jo daitezkeen edota Foru Administrazioko edo horren sektore publikoko erabakien bidez, horiek ebaztea, baldin eta horiek guztiek dagozkion erabakiak hartzeko eskumena badute.
- Azalpen Gidak, Memoriak eta aldian behineko txostenak osatzea organoaren jarduerari buruz, eta beharrezkoa bada, Kodeetan ageri diren edukiak edo egokitzat jotzen diren neurriak aldatzea.
Ekitaldiak eta jardunaldiak
2022
- Gizarte-lanaren
etika
publikoa
Melania Moscoso, Manuel Villoria, Juanjo Álvarez
2022/03/22 - Etorkizuna Eraikiz Gunea - Zoom
2021
- Etika publikoa eta
pandemia
2021/03/11 - Zoom
2019
- Zuzentasun sistemak sektore
publikoan
2019/02/14 - Etorkizuna Eraikiz Gunea - Etorkizuna Eraikiz. Open
Minded governance
for your
future
2019/02/18-19 - Tabakalera - Egungo gizartearen
erronkak
2019/03/18 - Etorkizuna Eraikiz Gunea - Compliance-a sektore
publikoan
2019/05/17 - Kursaal - Nola
ulertu
Gobernu Ekintza
gaur
egungo
munduan
2019/12/18 - Etorkizuna Eraikiz Gunea
Osaera
Batzorde honen independentzia bermatuta dago, izan ere bozkatzeko aukera duten 5 kideetatik 3 Aldunditik kanpokoak dira:
- Lehendakaria:
- Eider Mendoza Larrañaga, Gobernantzako foru diputatua.
- Batzordekidea:
- Goizeder Manotas Rueda, Zerbitzuetako eta Administrazioaren Berrikuntzako eta Eraldaketako zuzendari nagusia.
- Batzordekidea:
- Juana María Goizueta Vértiz, Donostiako EHUko Zuzenbide Fakultateko Dekanoa
- Batzordekidea:
- Belén Altuna Lizaso, Donostiako EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko irakaslea
- Batzordekidea:
- Gurutz Jáuregui Bereciartu, Donostiako EHUko Zuzenbide Fakultateko Konstituzio Zuzenbideko katedraduna
- Idazkaria:
- Haritz Ugarte Aizpuru, Administrazioaren berrikuntza eta eraldaketa zerbitzuburua
Ebazpenak
2021
01/2021, Baskepensiones borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundearen Batzar Orokorrean parte hartzeari buruzko kontsulta (KP) [PDF]
02/2021, beste administrazio publiko batzuekin aritzeagatik konpentsazio ekonomikoak jasotzeari buruzko kontsulta (EP) [PDF]
03/2021, bitarteko funtzionarioek betetzen dituzten plazak GFAren EPE deialdietatik kanpo uzteari buruzko ebazpena (EP) [PDF]
04/2021, GFAko bitarteko funtzionarioen kontratazioaren behin-behinekotasunari buruzko ebazpena (EP) [PDF]
05/2021, GFAn laster egingo den enplegu publiko eskaintzen deialdiari eta funtzionario batzuen behinbehinekotasun egoerari buruzko ebazpena (EP) [PDF]
06/2021, GFAko enplegu publiko eskaintzen deialdiari eta legedian egingo diren aldaketen iragarkiari buruzko ebazpena (EP) [PDF]
07/2021, GFAk argitaratutako telelanaren arauei buruzko ebazpena (EP)
08/2021, aldi baterako enpleguari buruzko Europako zuzentarauen ustezko ez-betetzeari buruzko ebazpena (EP) [PDF]
2020
01/2020, karguen balizko bateraezintasun baten inguruko salaketari buruzkoa (EP) [PDF]
02/2020, langile baten balizko interes gatazka dela eta aurkeztutako salaketari buruzkoa (EP) [PDF]
03/2020, hainbat enpresatako zenbait karguk foru sozietate bateko arduradun karguarekin duten bateragarritasunari buruzko kontsulta (EP) [PDF]
04/2020, Gipuzkoako Foru Aldundiko kargu politikoek foru fundazio baten aholku batzordean parte hartzeari buruzko kontsulta (KP) [PDF]
2019
01/2019, oparia jaso izanaren inguruko kontsulta (KP) [PDF]
02/2019, fundazio bateko patronatuko kidea izateko gonbiteari buruzko kontsulta (EP) [PDF]
03/2019, betetzen dituen funtzioen inguruan azaldutako kexari buruzko ebazpena (KP) [PDF]
04/2019, interesdunak adierazitako jarduerekin bere lanpostua bateragarri izateari buruzko kontsulta (EP) [PDF]
05/2019, langile publiko bati atzerrira bidaia bat egitera gonbidatzeari buruzko kontsulta (KK) [PDF]
06/2019, Erakundearen Zuzentasun Sistemaren aplikazio esparruaren irismenari buruzko kontsulta (EZS) [PDF]
07/2019, familia-enpresako lehendakariorde izateko aukeraz egindako kontsultari ebazpena (EP) [PDF]
08/2019, ordutegia eta lan egutegia aldatzearen arrazoiak erakundearen zuzentasun sistemari egokitzeari buruzko kontsulta (EP) [PDF]
09/2019, zuzendari nagusi batek udal bateko zinegotzi izateagatik dietak kobratzeari buruzko kontsulta (CP) [PDF]
10/2019, zuzendari nagusi batek fundazio batean patronatuko kide gisa parte hartzeari buruzko kontsulta (KP) [PDF]
11/2019, goi eta erdi mailako teknikari batzuek Diputatuen Kontseiluaren erabaki baten onarpenari buruzko egindako salaketari buruzko ebazpena (KP) [PDF]
12/2019, Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide baten jabetzako enpresa baten balizko kontratazioari buruzko kontsulta (KK) [PDF]
13/2019, Aldundiko teknikari batek dirulaguntza baten izapidetze prozeduran parte hartzeari buruzko kontsulta (DL) [PDF]
2018
01/2018, funtzionarioek prestakuntza ikastaroak emateagatik ordainketa jaso ahal izatearen inguruko kontsulta (EP) [PDF]
02/2018, Zuzendari batek hitzaldia emateagatik Gipuzkoako Foru Aldundiak konpentsazio ekonomikoa jasotzearen inguruko kontsulta (KP) [PDF]
03/2018, jardunaldi batean hizlari izateagatik kobratu edo dirua dohaintzan ematearen inguruko kontsulta (KP) [PDF]
04/2018, Iraganean lan egindako enpresa bat zeharka kontratatzeari buruzko kontsulta (KP) [PDF]
05/2018, funtzionario publiko batek lanorduetatik kanpo izan duen eta bere kudeaketa publikoan eragina izan dezakeen jokabidearen inguruko kontsulta (EP) [PDF]
06/2018, funtzionario publiko batengandik ustezko larderiazko jarreraren inguruan kontsulta (EP) [PDF]
07/2018, master batean irakasle bezala parte hartzeagatik diru ordainketa dohaintzan ematearen inguruko kontsulta (KP) [PDF]
08/2018, Ikastaro batean parte hartzeagatik oparia jaso izanaren inguruko kontsulta (KP) [PDF]
09/2018, OPG Euskadi Foro Erregularraren parte hartzailea eta zerbitzu emaile izatean ingurukoa (KK) [PDF]
2017
01/2017, ezkontideak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin izan dezakeen harreman profesionalari buruzko kontsulta (KP) [PDF]
02/2017, jarduera profesionalarekiko bateragarritasunari buruzko kontsulta(KP) [PDF]
03/2017, espediente administratibo bat beste Administrazio batera bidaltzeari buruzko kontsulta (KP) [PDF]
04/2017, espediente administratibo bat beste Administrazio batera bidaltzeari buruzko kontsulta (EP) [PDF]
05/2017, Elkarte bateko kide izateko jasotako gonbitari buruzko kontsulta (KP) [PDF]
06/2017, Gabonetako opari bat onartzeari buruzko kontsulta (EP) [PDF]
2016
01/2016, bere Sailak jakinarazitako espediente baten aurrean bilkuran zinegotzi bezala egindako esku hartzeari buruzko kontsulta (KP) [PDF]
02/2016, hizlari gisa parte hartzeagatiko konpentsazio ekonomikoari buruzko kontsulta (KP) [PDF]
03/2016, senide batek Udalei eta Sozietate Publikoari zerbitzuak ematearen gaineko kontsulta (KP) [PDF]
04/2016, lehendakaria senidea duen erakunde batekin hitzarmena sinatzeari buruzko kontsulta (KP) [PDF]
05/2016, Administrazio Kontseilu bateko kide izendatzearen gaineko kontsulta (KP) [PDF]
06/2016, objektibotasun balorea ez betetzea salatzea (KP) [PDF]
KP: Kargu Publikodunen jokabide kodearen inguruko ebazpenak
EP: Enplegu Publikoaren jokabide kodearen inguruko ebazpenak
KK: Kontratazioaren jokabide kodearen inguruko ebazpenak
DL: Dirulaguntza eta laguntzen jokabide kodearen inguruko ebazpenak
EZS: Erakundearen Zuzentasun Sistemari buruzko kontsulta orokorren inguruko ebazpenak