Atzealdea Elgoibar-Maltzaga arteko bidegorrian birgaitzeko lanak hasi dira

Elgoibar-Maltzaga arteko bidegorrian birgaitzeko lanak hasi dira

Elgoibar -Maltzaga arteko 04-006F bidegorrian birgaitzeko lanak hasi dira

Joan den otsaileko eurite gogorrek zuloa sortu zuten Elgoibar eta Maltzaga arteko bidegorrian, Ziziliongo zubiaren parean.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, bizikleta-bidearen titularrak, apirilaren 15ean hasiko ditu puntu horretan bizikleta-bidearen euskarri den harri-lubetaren horma konpontzeko lanak.

Bidea itxita egongo da ibilgailuentzat eta txirrindulariak bizikletatik jaitsi beharko dira obraren tartean,  zaharberritze lanak egiten diren bitartean

Lanak 25 eguneko epean bukatuta egotea aurreikusten da