Atzealdea Elgoibar eta Maltzaga arteko bidegorriko birgaitze lanak amaituta

Elgoibar eta Maltzaga arteko bidegorriko birgaitze lanak amaituta

Elgoibar eta Maltzaga arteko bidegorriko birgaitze lanak amaituta

Elgoibar eta Maltzaga arteko bizikleta-bidean, Zizilion zubiaren parean, azken uholdeek eragindako kalteak konpontzeko lanak amaitu dira.

Azken egunotan, uholdeak eragindako zuloa konpondu egin da,  bidegorria eusten duen harri-lubetaren horma zaharberrituz. Birgaitzearen kostua 25.000 € ingurukoa izan da.

Bidea txirrindularientzako zein oinezkoentzako egokituta dago berriro. Halaber, ibilgailu motordunentzako pasabidea berrezarri da.