Atzealdea Europako Batasunak bizikleta erabiltzeari buruzko Europako Adierazpena sinatu du.

Europako Batasunak bizikleta erabiltzeari buruzko Europako Adierazpena sinatu du.

Europako Batasunak bizikleta erabiltzeari buruzko Europako Adierazpena sinatu du.

Joan den apirilaren 3an, Europako Parlamentuak, Kontseiluak eta Europako Batzordeak Bizikletaren erabilerari buruzko Europako Adierazpena sinatu zuten.

Adierazpenaren arabera, bizikleta garraiobide eta aisialdi iraunkorrenetako bat da, irisgarria, inklusiboa, eskuragarria eta era berean osasungarria. Hala, bere ahalmen guztia garatu ahal izateko, bizikleta egoki erabili behar dela ezartzen du hiri-mugikortasuneko politiketan, gobernantza eta finantziazio maila guztietan, garraioaren planifikazioan, sentsibilizazioan, espazioaren esleipenean, segurtasun-arauetan eta azpiegitura egokietan, eta aldi berean, arreta berezia eskaini behar zaiela mugikortasun murriztua duten pertsonei.

Sinatutako dokumentuaren helburua, beraz, gida estrategiko bat izatea da bizikletaren erabilerarekin zerikusia duten egungo eta etorkizuneko politika eta ekimenetarako. Horretarako, zortzi jarduketa ildo ezarri ditu:

I Bizikletaren erabilerari buruzko politikak garatzea eta indartzea

II Mugikortasun inklusiboa, eskuragarria eta osasungarria sustatzea

III Bizikleta-azpiegitura gehiago eta hobeak sortzea

IV Bizikleta erabiltzako inbertsioak handitzea eta baldintza egokiak sortzea

V Bide-segurtasuna hobetzea

VI Kalitate handiko enpleguari eta mundu mailako presentzia izango duen bizikletaren industria europearra garatzeari laguntzea

VII Multimodalitatea eta zikloturismoa bultzatzea

VIII Bizikletaren erabilerari buruzko datu-bilketa hobetzea

Adierazpena sinatuta, Europako Batasunak bere Estatu kideei, zein eskualdeko tokiko agintariei, bizikleta gehiago erabiltzeko funtsezko zeregina bete dezatela eskatzen die.