Atzealdea KALAPIEK bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroak eskaintzen ditu

KALAPIEK bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroak eskaintzen ditu

KALAPIE Hiriko Txirrindularien Elkarteak bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroak eskaintzen ditu helduei.

Ikastaroak helduentzat zuzenduta daude, bizikletan ibiltzen ikasi, hobetu zein ibiltzeari beldurra kendu nahi dutenentzat.

Bi mailako ikastaroak eskaintzen dituzte:

            0. maila, hasiberriak: bizikletan inoiz ibili ez direnentzat.

            1. maila, erabilera eta trebetasuna: lehen pedalkadak eman dituztenentzat, baina trebezia eta segurtasuna berreskuratzeko laguntza eta eremu mugatu bat behar dutenentzat.

Ikastaroak 6 ordukoak izango dira, 4 saioetan banatuta.

Datak eta orduak::

      Apirila: 13,14,20 eta 21.

            0. maila: 10:00etatik 11:30era

            1. maila: 12:00etatik 13:30era

      Maiatza: 21, 23, 28 eta 30.

            0. maila: 17:30etik 19:00etara

            1. maila: 19:15etik 20:45era

      Urria: 5, 6, 12 eta 13.

            0. maila: 10:00etatik 11:30era

            1. maila: 12:00etatik 13:30era

Ikastaro guziak Donostiako Kalkutako Teresa plazan izango dira.

Informazio gehiago