Atzealdea BISITAK BERRIZ GUREAN

BISITAK BERRIZ GUREAN

Azaroaren 19an Zizurkilgo Fraisoro eskolako ikasleak izan genituen

-ren irudia
 BISITAK BERRIZ GUREAN

Etenaldi luze baten ondoren, berriz ere bisitak egiteari ekin diogu. Azaroaren 19an Zizurkilgo Fraisoro eskolako ikasleak izan genituen gure artean. Oraingoan, Lorezaintza eta loregintza erdi mailako zikloko 15 bat neska-mutil etorri ziren lurren analisien inguruan laborategian egiten genuena ikustera eta lantzera. Klasean ikasitakoa praktikan nola egiten den, lurren laginketarako gomendio batzuk eta esperimentu txikiak egiteko aukera eskaini zitzaien. Gustura ibili ginen eta bisita gehiago jasotzeko gogoarekin geratu gara.  Zuen zain gaude.

Fraisoro prentsan

Kalitatezko azterketa kate bat

Sagardo dastatzea egin berri dute Fraisoro Landa eta Ingurumen Laborategian, horretarako propio egokitutako gelan...