Xylella fastidiosa-ren PCR bidezko analisiaren egiaztapena lortu dugu Fraisoron
Maiatzean jaso dugu landare laginetan PCR bidezko analisi honen ENACen egiaztapenaren jakinarazpena
- 379

2021eko otsailaren 16an ENAC-en auditoriaren ondoren jaso dugu jakinarazpen berria: egiaztapenaren barne dauzkagun zehaztapen guztiak mantentzen jarraitzen dugu, eta gainera, analisi berriak egiaztatu ditugu. Hauen artean, Xylella fastidiosa bakterioaren analisia landare laginetan, PCR teknikaren bidez. Honez gain, PepMV-aren ELISA bidezko analisiaren egiaztapena tomate fruituetan ere egiaztatu dugu. Kontsulta ezazu gure egiaztapenaren hedapena HEMEN.
Berri on bat da, Xylella fastidiosa berrogeialdiko patogeno bat den unetik, azken urteotan Valentzia eta Andaluzian arazo asko sortu dituena. Oso garrantzitsua da gure probintzian sartzen diren landareak, bakterio honen ostalariak direnean, Xylellarik ez dutela ziurtatzea. Egiaztapen honek kontrol hauek berme guztiekin burutzen direla ziurtatzen du.