- Fraisoro
- Zerbitzuak
- Abere osasuna
- Ahuntz-azienda
Saneamenduko kanpaina: ahuntz-azienda
| Gaixotasuna | Erabilitako teknika | Beharrezko lagina | Ontzia |
|---|---|---|---|
| Bruzelosia | Bengala Arrosarekin aglutinazioa | Seruma | Tapoi gorridun tuboa (2) |
| Bruzelosia | (1) Konplementuaren Finkapena | Seruma | Tapoi gorridun tuboa (2) |
| Q Sukarra (Coxiella burnetii) | ELISA (*) | Seruma | Tapoi gorridun tuboa (2) |
(1) Bruzelosiaren Konplementuaren Finkapena kasu hauetan bakarrik egingo da: Bengala arrosarekin aglutinazioa positiboa denean edo jarraipenekoak diren kasuetan.
(2) Tapoi gorridun tuboa: antikoagulatzailerik gabe.
(*) Parametro hau ez dago 434LE/857 egiaztapenaren barne.
Laginak modu egokian hartzeko baldintzak
Laginaren bolumena: 5 ml
Kontserbazio baldintzak: Serum laginen kasuan, odola giro tenperaturan utzi behar da ordu bat edo bi, gehiegizko hotz beroengandik babesturik. Koagulua atzeratzen hasten den momentuan hozkailuan sartu behar da.
Laginaren bidalketa:
Hodiak aberearen belarritako zenbakiarekin zuzenki identifikaturik egon behar dira eta laginekin batera Albaitarien aplikaziotik ateratako Laginen Bidalketa-ko orria bidaliko da.
Emaitzak emateko gehieneko epea:
4 egun