Saneamenduko kanpaina: ardi-azienda

Zehaztapen analitikoen eskaintza

Gaixotasuna

Erabilitako teknika

Beharrezko lagina

Ontzia

Bruzelosia Bengala Arrosarekin aglutinazioa Seruma Tapoi gorridun tuboa (3) 
Bruzelosia (1) Konplementuaren Finkapena Seruma Tapoi gorridun tuboa (3)
Epididimitisa (Brucella ovis) ELISA Seruma Tapoi gorridun tuboa (3) 
Epididimitisa (Brucella ovis) (2) Konplementuaren Finkapena Seruma Tapoi gorridun tuboa (3) 
Epididimitisa (Brucella ovis) (2) Agarezko Gelean Inmunodifusioa (*) Seruma Tapoi gorridun tuboa (3) 

(1)  Bruzelosiaren Konplementuaren Finkapena kasu hauetan bakarrik egingo da: Bengala Arrosarekin aglutinazioa positiboa denean edo jarraipenekoak diren kasuetan.

(2) Zehaztapen hau bakarrik Brucella ovisen ELISAk positibo ematen duenean egingo da.

(3) Tapoi gorridun tuboa: antikoagulatzailerik gabe. 

(*)  Parametro hau ez dago 434LE/857 egiaztapenaren barne.

Laginak modu egokian hartzeko baldintzak

Laginaren bolumena: 5 ml

Kontserbazio baldintzak: Serum laginen kasuan, odola giro tenperaturan utzi behar da ordu bat edo bi, gehiegizko hotz-beroengandik babesturik. Koagulua atzeratzen hasten den momentuan hozkailuan sartu behar da.

Laginen bidalketa

Hodiak aberearen belarritako zenbakiarekin zuzenki identifikaturik egon behar dira eta laginekin batera Albaitarien aplikaziotik ateratako Laginen Bidalketa-ko orria bidaliko da.

Emaitzak emateko gehieneko epea

4 egun