Salerosketa eta diagnostikoa: behi-azienda

Zehaztapen analitikoen eskaintza

Gaixotasuna Erabilitako teknika Beharrezko lagina Ontzia
Bruzelosia Bengala Arrosarekin aglutinazioa Seruma Tapoi gorridun tuboa (2)
Bruzelosia (1) Konplementuaren Finkapena Seruma Tapoi gorridun tuboa (2)
Behien Leukosi Enzootikoa ELISA Seruma Tapoi gorridun tuboa (2)
Behien Peripneumonia Kutsakorra Campbell eta Turner-en konplementuaren Finkapena (*) Seruma Tapoi gorridun tuboa (2)
IBR ELISA (*) Seruma Tapoi gorridun tuboa (2)
BVD Ac ELISA (*) Seruma Tapoi gorridun tuboa (2)
BVD Ag ELISA (*) Seruma / Belarriko hozkadura Tapoi gorridun tuboa (2) /  Tubo itxia
Paratuberkulosia ELISA (*) Seruma Tapoi gorridun tuboa (2)
Neosporak ELISA (*) Seruma Tapoi gorridun tuboa (2) 
Mingain Urdina ELISA (*) Seruma Tapoi gorridun tuboa (2)
Mingain Urdina PCR (*) Odol osoa EDTA Tapoi moredun tuboa (3)
Behi-aziendaren Tuberkulosia ELISA (*) Seruma Tapoi gorridun tuboa (2)
Behi-aziendaren Tuberkulosia Gamma-interferon odol-plasman ELISA (*) Odol osoa Tapoi berdedun tuboa (4) 

(1) Bruzelosiaren Konplementuaren Finkapena kasu hauetan bakarrik egingo da: Bengala arrosarekin aglutinazioa positiboa denean edo jarraipenekoak diren kasuetan.

(2) Tapoi gorridun tuboa: antikoagulatzailerik gabe.

(3) Tapoi moredun tuboa: EDTA. 

(4) Tapoi berdedun tuboa: litiozko heparina. 

(*) Parametro hau ez dago 434LE/857 egiaztapenaren barne.

Serum laginak

Laginak modu egokian hartzeko baldintzak

Laginaren bolumena: 5 ml

Kontserbazio baldintzak: Serum laginen kasuan, odola giro-tenperaturan utzi behar da ordu bat edo bi, gehiegizko hotz-beroengandik babesturik. Koagulua atzeratzen hasten den momentuan hozkailuan sartu behar da.

Laginen bidalketa

Hodiak aberearen belarritako zenbakiarekin zuzenki identifikaturik egon behar dira eta laginekin batera Albaitarien aplikaziotik ateratako Laginen Bidalketa-ko orria bidaliko da.

Emaitzak emateko gehieneko epea

4 egun

Odol laginak

Laginak modu egokian hartzeko baldintzak

Laginaren bolumena: 6 ml

Kontserbazio baldintzak: Odol laginak giro-tenperaturan mantendu behar dira, gehiegizko hotz-beroengandik babesturik eta eguzkitan (edo argitasun handitan) denbora luzez eduki gabe. Ez hozkailuan sartu.

Laginen bidalketa

Astelehenetik ostegunera. Jaiegun bezperatan ez da laginik jasoko. Ordutegia: goizeko 12:00ak baino lehen. Hala ere, laborategiarekin harremanetan jarri laginak ekarri baino lehen.

Emaitzak emateko gehieneko epea

Aste bat