Garapena eta berrikuntza

Laborategiaren misioan argi eta garbi agertzen da laborategiaren helburua denbora berrietara moldatzea dela, zerbitzu hobea emateko, bere bezeroen behar eta itxaropenen araberakoa, baita ere Administraziotik bultzatzen diren I+D+i proiektuetan laguntzea. Ebaluazio erreminta onak eskatzen ditu teknika analitiko aurreratuak, heziketa espezializatua eta instalazio egokiak, etengabe ezaguera berrien argitan eguneratu behar direnak. Zentzu honetan, Garapena bezala ulertzen dugu laborategiaren 30 urte baino gehiagotan zehar lortutako ezagueraren aplikazioa, baita ere lan-eremu desberdinetan burututako ikerkuntzatik ateratzen diren ezaguera berrien aplikazioa. Berrikuntza bezala interpretatzen ditugu metodo, teknika, ekipamendu edo programen erabilera, bat aurrera teknologikoa egin dezaten produktu berrien edo ekoizpen prozesuen lorpenean edo hobekuntzan jada existenteak.

Bide honi jarraituz, lan eremu honetan hiru helburu nagusi ezartzen dira:

  1. Laborategiaren lan eremu barruan, soluzioak bilatzen diren lekua izatea, bai barruan baita gure bezero publiko edo pribatuengandik planteatzen diren edozein motatako arazoei ere. Gure bezeroak soluzioa edo alternatiba posible onena aurkitu ahal dezan bideratzea, konpondu ezin izatearen kasuan.
  2. Plan estrategikoa kontuan izanez, gure bezeroen beharretara asetzea ematen duten laborategirako jarduera area berriak bilatzea
  3. Aurreko bilaketatik agertzen diren jarduera area berriak martxan jartzea eta, behin lana amaituta, beste lan-eremu batera transferitzea

Eskaera

Proposamenak nola aurkeztu: txosten labur batean, arazoa deskribatu eta dokumentua hurrengo helbidera posta elektronikoz bidali: laboratorio@gipuzkoa.eus, kontaktuaren xehetasun guztiak jarriz.

Erantzun denbora

4 lanegun baino gutxiagotan harremanetan jartzeko konpromisoa hartzen dugu eta lehen iritzia edo konponbidea emateko.

Lehen erantzun honetan lanaren hurbileko kostuaren estimua bidaliko genuke.