Saneamenduko kanpaina: txerri-azienda

Zehaztapen analitikoen eskaintza
Gaixotasuna Erabilitako teknika Beharrezko lagina Ontzia
Txerri-izurri afrikarra (PPA) ELISA (*) Seruma Tapoi gorridun tuboa (1)
Txerri-izurri afrikarra (PPA) PCR (*) Seruma Tapoi gorridun tuboa (1)
Txerri-izurri klasikoa (PPC) ELISA (*) Seruma Tapoi gorridun tuboa (1)
Aujeszky ELISA gE (*) Seruma Tapoi gorridun tuboa (1)
Aujeszky ELISA gB (*) Seruma Tapoi gorridun tuboa (1)

(1) Tapoi gorridun tuboa: antikoagulatzailerik gabe.

(*) Parametro hau ez dago 434LE/857 egiaztapenaren barne.

Laginak modu egokian hartzeko baldintzak

Laginaren bolumena: 5 ml

Kontserbazio baldintzak: Serum laginen kasuan, odola giro tenperaturan utzi behar da ordu bat edo bi, gehiegizko hotz beroengandik babesturik. Koagulua atzeratzen hasten den momentuan hozkailuan sartu behar da.

Laginen bidalketa

Hodiak aberearen belarritako zenbakiarekin zuzenki identifikaturik egon behar dira eta laginekin batera Albaitarien aplikaziotik ateratako Laginen Bidalketa-ko orria bidaliko da.