2023-2024 ikasturtean, Suhiltzaileen Eskola Ekimena programaren informazioa ondorengoa da:

 

Suhiltzaileen Eskola Ekimena programak hiru helburu nagusi ditu:

  1. Ikasleengan prebentzio kultura hedatzea.
  2. Larrialdi kasuan nola jardun behar den azaltzea.
  3. Gipuzkoako Foru Aldundiko Suhiltzaile etxe bat bisitatuz, suhiltzaileak gizartean betetzen duten eginkizunak ezagutaraztea.

 

2023-2024 ikasturteko Eskola Ekimenean parte hartzeko beheko datuak bete eta eskaria gauzatu behar duzue. Mesedez, hartu kontuan honako hauek:

  1. Suhiltzaileen Eskola Ekimena Gipuzkoako suhiltzaileen konpetentziapean dauden lurraldean kokatutako Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztientzat dago bideratua.
  2. Suhiltzaileen Eskola Ekimena Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei (10-11 urte) zuzenduta dago, adin ezberdineko haurrentzako gelak dauzkaten eskolak izan ezik.
  3. Bisitak, aukeratutako egunean, 9:30etatik 12:00etara egingo dira.
  4. Bisitan gutxienez 18 ikasle eta gehienez 25 ikasle dituen taldea onartuko da.
  5. Bederatzi egun ezberdinetan gauzatuko dira bisitak: Maiatzaren 13, 14, 15, 16, 17, 22, 24, eta ekainaren 3 eta 4a. Ondo etortzen zaizuen eguna eta suhiltzaile etxea aukeratu (zortzi suhiltzaile etxe ezberdin daude aukeratzeko).
  6. 2024ko maiatzaren 10a apuntatzeko azken eguna.
  7. Eskaera egin aurretik behean dagoen ekimenaren gidoia irakurri mesedez.

Kontsultak egiteko harremanetarako telefonoa: 943 112 261.

 

Eskola Ekimenaren gidoia

Eskaera formularioa
Aukeratu herria eta data
Harremanetarako datuak