Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/09/23
GobernantzaGobernu Kontseiluak gaur onartutako ekimenak diruz lagunduko ditu baliabideak optimizatzeko eta enpresen lehiakortasuna indartzeko ekipamenduak ordezten dituzten proiektuen % 50
2025/09/23
Lurralde antolaketaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, Alkiza, Altzaga, Amezketa, Ataun, Baliarrain, Gaintza, Getaria, Larraul, Lizartza, Mutiloa, Orio eta Orexa izango dira laguntza horien onuradunakk Laguntza hauel 7.000 biztanletik beherako herriek beren plangintzan iraunkortasuna, hiri-berroneratzea edo klima-aldaketa, besteak beste, jorratu ahal izatea eta, horrela, 2006ko lurzoruaren euskal legea betetzea helburu dute.
2025/09/23
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
“Funtsezkoa da gure enpresen lehiakortasuna babestea, inoiz baino gehiago”, adierazi du Eider Mendoza diputatu nagusiak, eta azpimarratu du makina-erremintaren sektoreak paper gakoa duela Gipuzkoaren ekonomian eta ongizatean.
2025/09/23
IngurumenaAtaunen, Jasangarritasun Departamentuak sendotu egin du Gipuzkoako trantsizio energetikoan duen lidergoa, udalerrian energia-komunitate bat sortzea sustatuz, energia demokratizatzeko, faktura merkatzeko eta gizarte-kohesioa indartzeko funtsezko tresna gisa.
2025/09/22
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarraitasun Departamentuak ezinbesteko eztabaida ireki nahi du: nola eraldatu ekotantsietatea eta beldur klimatikoa konpromiso eta ekintza positibo.
2025/09/19
Lurralde antolaketaAzahara Domínguez: “Pasaiako badiaren ingurua lehengoratzeko jarduketak lehentasunezko ardatz estrategikoa dira nire sailarentzat, Pasaiako herritarren bizi-kalitatea eta gizarte-kohesioa hobetzeko aukera ematen baitigute. Inguru horretako ingurumena eta ekonomia lehengoratzearen aldeko gure apustua irmoa da, eta horrekin jarraituko dugu pasaitarrei zerbitzu gehiago eta hobeak emateko, haien ongizaterako mesedegarri izan daitezen. Eremu degradatuak berreskuratzeko lanean jarraituko dugu, eta maila guztietan eta erakundeekin elkarlanean arituko gara eremu hori hobetzeko urratsak ematen jarraitzeko. Gipuzkoa kohesionatuagoa eta, beraz, bidezkoagoa eraiki nahi badugu, funtsezkoa da historikoki degradatuen egon diren guneetan inbertitzea".
2025/09/19
Ekonomia SustapenaProgramaren lehen edizioa 2025eko irailaren 30ean hasiko da, eta helburu du nazioarteko bokazioa duten adimen artifizialeko oinarri zientifiko-teknologikoko startupak bultzatzea. CDL-Donostia San Sebastián AI for Startups 2025 programak mentoretza estrategikoa, sare globaletarako sarbidea eta ikerketak enpresa-proiektu eskalagarri bihurtzeko laguntza egituratua eskainiko ditu.
2025/09/18
Gizarte PolitikaIrailaren 20an, larunbata, giza katea egingo da, kanpainaren ekitaldi nagusia: Kontxako barandan, lehenengo arrapalaren parean izango da, 12:00etatik 12:20ra. Aurtengo kanpainaren helburua da Gipuzkoako gizartea sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta inplikatzea, Alzheimerra duten pertsonei eta haien familiei laguntza humanoa, hurbila eta etengabea ematearen garrantzian azpimarra jarriz.
2025/09/18
IngurumenaJasangarritasun Departamentuak aurrera egiten du Gipuzkoako hondartzetan: gaikako bilketa handiagoa, ingurumen-intzidentzia txikiagoa eta herritarrak gero eta kontzientziatuagoak.
2025/09/18
IngurumenaZinemaldiaren 73. edizioan, 1.840 m² alfonbra gorri jasangarri estreinatu dira. Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eman du, eta material birziklatu eta birziklagarriekin egin da osorik.
2025/09/17
KulturaGoizane Álvarez: "Ondarea identitatea, memoria eta etorkizuna da, eta guztiontzat irisgarria izatea nahi dugu".
2025/09/17
IngurumenaAurten, tailerrak Luberri BHIn (Donostia) eta Arrasate BHIn (Arrasate) egingo dira, bizikletaren kultura lurraldeko geletara eramateko apustua sendotuz.
2025/09/17
GobernantzaAitorpen ekitaldia abenduan egingo da, eta omenaldi hunkigarria eta berezia izango da, sortzaile eta irakasle urnietarraren familia eta ingurukoekin elkarlanean antolatua
2025/09/16
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/09/16
Diputatu NagusiaEider Mendoza diputatu nagusiak eta Irungo alkate Cristina Labordak lan bilera egin dute hiriaren erronkak aztertzeko eta, ondoren, foru diputatuek euren asteroko bilera ofiziala egin dute Gordailuan.
2025/09/13
Diputatu NagusiaEstreinaldiak harrera bikaina izan ondoren, Aldundiak bisita gidatu dramatizatu gehiago eskaintzea aurreikusten du, abenduaren 20an hurrengo bat, Gipuzkoako milurtekoaren ospakizunaren parte gisa
2025/09/12
Ogasuna2025eko lehen zortzi hilabeteetan 501 milioi gehiago bildu dira, 2024ko aldi berarekin alderatuta
2025/09/10
KirolakDeialdiak 30.000 euroko zuzkidura du guztira, eta Gipuzkoako 30 kirolari gazte izango dira onuradun.
2025/09/10
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak