Astelehenetik ostiralera 7:30etatik 14:30etara
Duela gutxi sortutako alor honetan, sagardoaren ekoizpenean funtsezkoak diren mikroorganismoen detekzio eta kuantifikazioa burutzen da, honela sagardoaren prozesu ebolutiboaren ezagupenean jarrai daitekeelarik. Prozesu hauek ekoizpenerako beharrezkoak izan daitezke (hartzidura alkoholikoa, malolaktikoa, etab.), baita zentzumen defektuak sor ditzaketenak ere.