Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/09/09
Ekonomia Sustapena330.000 euro jarduera zientifikoetarako eta 170.000 euro Emakumeak eta Zientzia programarako. Unai Andueza, Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatuak nabarmendu du: “DIPCk indartu egiten du zientzian eta berrikuntzan erreferentziazko lurralde gisa Gipuzkoak duen posizioa”
2025/09/08
Lurralde antolaketaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru-arduradunak udako ikastaro bat ireki du "Generoa eta hirigintza" izenpean. Ikastaro horretan, diskurtso eta jarrera totalitarioei aurre egiteko deia egin du, hausnarketarako guneak sustatuz eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunezko bizikidetza-espazioak eraikitzen lagunduko duten politikak bultzatuz.
2025/09/08
Gizarte PolitikaGaur egun, Gipuzkoako 85 haur eta nerabek dute harrera-familia beharra. Guztira, Foru Aldundiak 885 adingabe ditu tutoretzapean; horietatik 556 zentroetan bizi dira eta 329 harrera-familietan daude jada. "Komunitate solidario eta arduratsua gara, pertsona ahulenak babesteko antolatzen dena; haurren ongizatea bermatzea da gure lehentasuna", dio Maite Peña Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak.
2025/09/08
LankidetzaGoizane Álvarez Kulturako diputatua ikasleekin bildu da, eta esan die "proiektu honen gauzarik baliotsuena nerabeei eta gazteei ahotsa ematea dela, beren kezkak adierazteko, askotan ikusezin bihurtutako problematikak islatuz".
2025/09/05
Diputatu NagusiaGipuzkoako diputatu nagusiak, Eider Mendozak, gipuzkoarrok ikur ditugun lankidetza eta komunitate balioei eusteko beharra plazaratu du EHUren Uda Ikastaroetan, “populismoari eta autoritarismoari” aurre egiteko garaian. Nazioarteko erreferentziazko adituek beren gogoetak partekatu dituzte, desafekzioari, polarizazioari eta populismoari aurre egiteko premiari buruz.
2025/09/05
IngurumenaHitzarmenak aukera emango du prebentzio-estrategien eraginkortasuna ebaluatzeko eta lurraldean elikagai-hondakinak kudeatzeko eredua hobetzeko. Aldundiak 10.000 euro bideratuko ditu hitzarmen horretara.
2025/09/04
IngurumenaInstalazioa Gipuzkoako babesleku klimatikoen sarean sartzen da, bero-boladen aurrean babesteko, aisialdirako eta osasunerako gune gisa.
2025/09/04
Landa InguruneaHelburua da egungo testuinguruaren aurrean ikuspuntuak partekatzea eta abian diren ekimen eta tresnei buruzko xehetasunak ematea, baita ekimen hauen parte diren pertsonen testigantzak jasotzea ere
2025/09/04
KulturaMexikon filmatu zen, María Luisa Elío nafarraren memorietan oinarrituta, eta filma erbesteko zinemako obra garrantzitsuenetako bat da. Proiektu honek Nafarroako Gobernuaren babesa eta UNAM Filmategiaren lankidetza ditu. Filma Zinemaldian izango da ikusgai, Klasikoak atalaren barruan.
2025/09/04
Gizarte PolitikaFEFCI eta bere elkarte-mugimendua minbizia duten haur eta nerabeen inguruan sentsibilizatzen ari dira hilabete honetan. Haur eta nerabe horiek ezin izango dira aurrez aurre joan ikasgeletara, gaixotasun-prozesua dela eta.
2025/09/03
IngurumenaLabore Txingudi, Naturtzaindia eta Aranzadi elkarteek guztira 18.428 euro jaso dituzte ingurumenean eragina duten proiektuak garatzeko.
Eider Mendoza diputatu nagusiak, Maite Peña Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak eta Agustín Valdivia Lasarte-Oriako alkateak Gipuzkoako Foru Aldundia Atsobakar egoitza zentroan egiten ari den obraren aurrerapena bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Egoitzak aldaketa nabarmena izango du plazei eta dimentsioari dagokionean: orain arte zituen 57 plazetatik 108ra pasako da, eraldaketa prozesua amaitzen denean.
2025/09/02
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, ekimena irailaren 15etik, astelehena, 24ra bitartean izango da Eibarren, Deban, Zumarragan, Legazpin, Arrasaten, Bergaran, Azpeitian, Azkoitian, Donostian, Lasarte-Orian, Zarautzen, Orion, Irunen, Hondarribian, Errenterian, Oiartzunen, Tolosan, Villabonan, Beasainen eta Ordizian. Gainera, lehen aldiz, eta Donostiako Aniztasun, Inklusio eta Ingurumen zinegotzigoarekin lankidetzan, ekintza hau Gipuzkoako hiriburuko ikastetxe batera ere iritsiko da
2025/09/02
Ekonomia SustapenaAzken urtean garatutako ekintzek indartu egin dute enpresek merkatuak dibertsifikatzeko eta arrisku globalei aurrea hartzeko duten gaitasuna. Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Ganbera hitzarmen berria prestatzen ari dira; laster sinatuko da, eta nazioartekotzeari bultzada ematen jarraitzea izango du helburu.
2025/09/01
Lurralde antolaketaJardunaldia "Generoa eta hirigintza. Erronkak eta Aukerak" izenpean irailaren 8an izango da, Donostiako Miramar jauregian, eta emakume urbanistek azken hamarkadetan egin duten lana aitortzeaz gain, emakumeen eta gizonen arteko elkarbizitza baldintza berdinetan sustatuko duten berdintasunezko guneak eraikitzeko garrantzia aztertzea du helburu.
2025/09/01
Diputatu NagusiaAbenduaren 13an, larunbatean, Gipuzkoak Ura Bere Bidean proiektuari ongietorria emango dio. Illunbeko pabilioiak Kantuz hartuko du, Fair Saturday fundazioak bultzatutako ikuskizun berria, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Donostiako Udalarekin lankidetzan, Ipuskoako milurtekoaren ospakizunaren barruan.
Gaur egin den ate irekien jardunaldiak 250 pertsona erakarri ditu jauregira eta datorren irailaren 13ko bisita dramatizatuek jarraipen berezia emango diote
2025/08/28
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/08/22
GobernantzaParte hartzeko epea irailaren 1etik 30era egongo da zabalik, eta 18 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, argazkilari zaleei zein profesionalei. Lehiaketaren gaia ‘Ekin. Zaindu. Bizi’ da: Gipuzkoak herritar guztientzako ongizatearekin, zaintzarekin eta bizitza osoarekin duen konpromisoaren isla da.
2025/08/21
Lurralde antolaketaAzahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, bere departamentuak aparatu berri bat erosi du, Estatu Batuetako GPS eta Errusiako Glonass sateliteen konstelazioen seinaleak kudeatzeaz gain, Europako Galileo eta Txinako Beidu konstelazioak gehitzen dituena, lan topografikoak "izugarri erraztuz”.