Albisteak
Gipuzkoako albisteak
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberrik, Basque Culinary Centerreko gastronomiako zentro teknologikoa den GOe Tech Centerrekin batera, 55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako erronka berria jarri dute abian. Prestakuntza, gastronomia eta tresna praktikoak uztartuko ditu, elikadura-ohitura osasungarriak txertatzen eta ahultasuna prebenitzen laguntzeko. IDEk GOen egingo diren aurrez aurreko jarduerak —150 plaza egongo dira eskuragarri— eta online prestakuntza uztartuko ditu, prestakuntza-pilulen bidez, interesa duten pertsonen parte-hartzea errazteko. Ekimenaren hasiera abenduaren 17an izango da, eta urtarrilaren 25ean amaituko da.
Erakundeak 861 boluntario ditu; horietatik 152 2025ean egin zuten bat. Joan den urtean, pobrezia edo gizarte-bazterkeria egoeran zeuden 10.183 pertsonari lagundu zien Caritasek. Saria Caritas Gipuzkoaren 60. urteurrenarekin bat dator. Sei hamarkada hauetan, erakundeak ekarpen handia egin dio boluntariotzari eta elkartasun ekintza ugari sustatu ditu Gipuzkoan.
2026/11/06
Gizarte PolitikaTrantsizio Aktiboa ADINBERRI-HARIAK laguntzen bigarren deialdiaren baitan sortutako proiektu pilotua da. Proiektu esperimental honen helburua da erretiroa hartzeko trantsizioan dauden pertsonei laguntzea, prestakuntzaren, laguntza emozionalaren eta komunitatean parte hartzearen bidez. Zahar eta Gazte Elkarteak eta SECOTek garatuko dute ekimena, Elgoibarren eta Deban. Eredua probatzeko aukera izango da horrela, ondoren Gipuzkoako beste udalerri batzuetara pixkanaka zabaltzeko helburuarekin.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta ‘Bizikletaz Adinik Ez’ ekimenaren arteko lankidetzari esker, BAE proiektua lurraldeko eskualde guztietara zabaldu da, komunitatean parte hartzea eta zahartze aktiboa sustatuz, triziklo egokituan egindako ibilaldien bidez
2026/10/22
Gizarte PolitikaGizarte osoa gonbidatu dute laugarren martxa solidarioan parte hartzera. Ekimen onen honen helburua da eskuratutako garun-kaltearen ondorioz pertsonek eta haien familiek bizi uten duten errealitatea ikusaraztea, eta Gipuzkoa inklusiboagoa eta konprometituagoa sustatzea. Martxa 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederreko lorategietatik, eta herritar guztiei irekita egongo da. dago. Izen-ematea irteera baino pixka bat lehenago egingo da, 8 euroko prezioan helduentzat eta 5 euroan adingabeentzat. Opari ugariren zozketan parte hartzeko aukera ere izango da. Daño Cerebral ATECE Gipuzkoa elkarteak antolatutako martxak Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren eta enpresa eta erakunde laguntzaile ugariren babesa du.
Ekimena urriaren 26tik abenduaren 15era bitartean egingo da, eta helburu du Gipuzkoako udalerri guztietara iristea, eta gutxienez 3.000 pertsonaren parte-hartzea lortzea. Erronka 55 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago bereziki, eta ohitura osasungarriak sustatzea, ahultasuna prebenitzea eta autonomia pertsonala bultzatzea du xede. Wellk aplikazioaren bidez, herritarrek kilometroak eta puntuak pilatu ahal izango dituzte beren udalerriarentzat, eguneroko jardueren bidez, hala nola oinez ibiltzea, korrika egitea edo bizikletan ibiltzea. Beste lurralde batzuetan egindako esperientzietan, izena eman zuten pertsonen %36k ez zuen kirola egiteko ohiturarik. Bildutako datuei esker, parte-hartzaileen jarduera fisikoaren ohiturak hobeto ezagutu ahal izango dira, informazioa hainbat aldagairen arabera banakatuta.
Bi egunez, urriaren 14an eta 15ean, Donostia egungo aldaketa sozial eta ekonomiko esanguratsuenetako baten epizentro bihurtu da: longebitatea. Kongresua eta azoka uztartzen dituen nazioarteko foro honetan, zientziak, teknologiak, prebentzioak, berrikuntzak, ekonomiak eta ekintzailetzak gero eta urte gehiago bizi den gizarte batean hobeto bizitzen laguntzeko egin dezaketen ekarpena aztertuko da.
2026/10/07
Gizarte PolitikaAndrew Steele, Jonathan Cylus, Karen Wee, Iñaki Gabilondo, Cristina Garmendia eta Emilio Duró, besteak beste, urriaren 14an eta 15ean izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiak eta ADINBERRI Fundazioak antolatutako nazioarteko topaketan
Eider Mendoza diputatu nagusiak nabarmendu du kasuak gero eta konplexuagoak direla eta estrategia honek Foru Aldundiaren lana indartzen duela: “zaurgarritasun eta kalteberatasun egoeretan dauden pertsonak ondo zaintzea eta behar dituzten laguntzak ematea”. Gaur Gipuzkoako ekosistema sozial eta soziosanitarioaren aurrean aurkeztu da lau urterako estrategia, bost ardatz, 12 helburu estrategiko, 52 proiektu eta 10 milioi euroko aurrekontua duena.
2026/10/01
Gizarte PolitikaLizeo Santo Tomas, Arizmendi Ikastola eta Rosabel Ausín omenduko dituzte urriaren 3an, Alderdi Ederren, 2026ko Aspalagun Aitorpenekin. Bi urteurren berezi ospatuko dira aurten: Aspace Egunaren 10. urteurrena eta Aspace Gipuzkoaren 55 urteko ibilbidea.
2026/09/30
Gizarte PolitikaKongresua datorren urriaren 16ean izango da, Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian. "Pazientea eragile eraldatzaile gisa" lelopean, jardunaldiak minbizia duten pertsonen paper aktiboan jartzen du arreta, eta elkartearen humanizazio konpromisoari erantzuten dio. Programak pazienteen eta haien gertukoen esperientzian eragina duten eremuak landuko ditu, tailerren eta parte hartzeko espazioen bidez.
Ezarritako irizpideak betetzen dituzten pertsonak mendekotasuna balorazioa egiteko eskaerarekin ateratzen dira ospitaletik, Osakidetzarekin koordinatutako premiazko prozedurari esker. Bide horrek aukera ematen du tramitazioa ospitaleko alta jaso baino lehen hasteko, erantzun-denborak laburtuz eta pertsonak ospitaletik irten ondoren behar dituen babesen jarraipena erraztuz. 2025eko urtarrilaz geroztik, 484 eskaera premiazko bidearen bidez izapidetu dira, batez beste, 19 egun epean; ohiko epea 48 egunekoa izan ohi da.
2026/09/18
Gizarte PolitikaKORALEk Gipuzkoa eta Austriako, Portugalgo, Irlandako, Belgikako eta Danimarkako bazkide europarrak bildu ditu Aarhusen, esperientziak partekatzeko eta nahi ez den bakardadeari aurre egiteko politika publikoetan aurrera egiteko. AuzoEkin HARIAK estrategiaren barruan kokatzen da, Gipuzkoak nahi gabeko bakardadeei aurre egiteko abian jarritako estrategiaren barruan, eta ikuspegi hori hurbiltasunetik eta komunitate-sareak aktibatuz nola gauzatu daitekeen erakusten duen esperientzia da.
2026/09/11
Gizarte Politika• AFAGIk erantzun kolektiboa aldarrikatu du: lurraldean Alzheimerra edo bestelako dementziak dituzten 13.000 pertsona baino gehiago bizi dira, eta 40.000 senide eta zaintzaile ingururi eragiten die errealitate honek. • Elkarteak eskatu du tratamendu berrien onura jaso dezaketen pertsonek tratamendu horiek eskuratzeko benetako aukera izan dezatela. • Irailaren 19an, larunbata, giza katea egingo da Donostiako Kontxako barandan, Cervantes plazaren parean, 12:00etan. Ekimenaren bidez, ikusarazi nahi da Alzheimerra ez lukeela inork bakarrik bizi behar.
2026/09/10
Gizarte PolitikaIrailean, Haur Minbiziaren Sentsibilizazio Hilabetean, ASPANOGIk hizkuntzan jarriko du arreta: hitzek ez dute diagnostikoa aldatzen, baina lagundu egin dezakete.
Instituzioetako, gizarte-entitateetako, udalerrietako, autonomia-erkidegoetako, unibertsitateetako, Europako ebaluazio-agentzietako eta nazioarteko erakundeetako 350 ordezkarik baino gehiagok parte hartu dute Gipuzkoako zaintza-ereduan mugarri bat ezartzen duen proiektuaren aurkezpenean. Agentzia Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen du, Donostiako eta Eibarko udalekin batera, eta zentroak, zerbitzuak, erakundeak, bizi-kalitatea eta gizarte-politikak ebaluatzeko sortu da, helburu argi batekin: pertsonen bizi-kalitatea hobetzea. Atzo bertan, Gizarte Zerbitzuen Kalitatea Ebaluatzeko Agentzien Europako Sarea eratu zen, Gipuzkoak sustatuta.
• Belgika, Irlanda, Suedia, Frantzia eta Gipuzkoako ebaluazio-agentziek, European Social Network (ESN) sarearekin batera, gizarte-politiken ebaluazioa indartzeko aliantza osatu dute. • Sareak sustatuko ditu metodologien trukea, estandar komunen garapena, Europako berrikuntza-proiektuak eta ebaluazioan espezializatutako erakundeen arteko ikaskuntza-mekanismoak • Akordioak etorkizunean nazioarteko batzorde bat sortzea aurreikusten du, Gipuzkoako Zainketak eta Gizarte Politikak Ebaluatzeko Agentzia garatzen laguntzeko.
2026/08/12
Gizarte PolitikaLaguntza-deialdiari esker, Gipuzkoako irabazi-asmorik gabeko 191 gizarte-erakundek sustatutako 313 programa garatuko dira.
2026/08/05
Gizarte Politika• Proiektu pilotuari esker, abuztuan laguntza-premia handiak dituzten adingabeei arreta espezializatua eskainiko zaie; horrela, haien ongizatea hobetzeaz gain, familiei ere atseden hartzeko aukera emango zaie, laguntza-baliabide gutxiago dauden garai batean
2026/07/30
Gizarte Politika• Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoa Zainduzen lehen deialdi publikoak egin ditu, zaintzarako azpiegitura berriak garatuko dituzten lehen sozietate mistoak eratu eta proiektuak eta bazkideak hautatzeko. • Foru sozietate publikoaren lehen urrats operatiboa da. Zaintza ereduaren eraldaketa bizkortzea eta erronka demografikoari erantzutea ditu helburu.
Ekimenak jarraipena izango du Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta ADINBERRIk garatutako proiektu pilotuaren emaitzen ondoren. Fase berria Eusko Jaurlaritzak ILUNIONekin betiON zerbitzua emateko duen kontratuan sartuko da, eta irailetik urrira bitartean hastea aurreikusten da. Hedapenak 4.400 pertsona hartuko ditu, profil desberdinetara egokitutako hiru irtenbideren bidez; Eusko Jaurlaritzak banaketa orekatua bermatuko du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren artean
Pertsona ardatz duen arreta, laguntzen jarraitutasuna eta parte-hartze komunitarioa dira egoitzetan eta beren etxeetan artatzen diren pertsonen bizi-kalitatean eragin handiena duten faktoreetako batzuk. Azterlanean parte hartu duten eta mendekotasun-egoeran dauden 65 urtetik gorako 3.025 pertsonen artean, % 57,4k dio bizi-kalitate ona duela etxean, eta ehuneko hori % 74,5era igotzen da egoitza-zentroetan bizi diren pertsonen artean.
2026/07/10
Gizarte PolitikaGipuzkoako Foru Aldundia lurraldeko harrera-familien sarea indartzen ari da, familia-ingurune bat behar duten adingabeen premiei erantzuteko. Uztailaren 2tik aurrera, harrera-familiek lehen aldiz izango dute aukera Eusko Jaurlaritzaren haur eta nerabeak hazteko laguntzak jasotzeko. Aldundiak 0 eta 6 urte bitarteko haurrei egonkortasun handiagoa eskaintzea helburu duen proiektu pilotu berritzaile batean hartuko du parte
2026/07/02
Gizarte PolitikaSua logela bakar batera mugatu da, eta pertsona bat ospitalera eraman dute erredura arinak artatzeko. Gainerako egoiliarrek ez dute kalterik izan, eta larrialdi-zerbitzuek esku hartu ondoren, egoitzak normaltasuna berreskuratu du.
Proiektuak 12 esku-hartze programa garatuko ditu 24 hilabetez, eta lurraldeko ia 5.000 herritarrei egingo die mesede, aurreikuspenean, prebentzioan eta komunitatean oinarritutako eredu baten bidez. 700 gailu eta irtenbide teknologiko baino gehiago modu ibiltarian jarriko dira etxebizitzetan, udal-baliabideetan eta eguneko zentroetan, adinekoen gaitasun funtzionala luzaroago mantentzen laguntzeko, mendekotasunari aurre hartzeko eta beren etxean ahalik eta denbora gehien bizitzea ahalbidetzeko.
2026/06/18
Gizarte PolitikaBihar, ostirala, III. Hiri eta Komunitate Lagunkoien Munduko Biltzarreko 250 partaidek lagunkoitasunean jardunbide egokiak dituzten Euskadiko 6 udalerritan bisitak egingo dituzte. Lagunkoia Plaza hainbat gairi buruz elkarrekin hitz egiteko erreferentziazko foro bihurtu da,: zainketak, etxebizitza, osasuna eta ongizatea, parte-hartzea, mugikortasuna, komunitate-harremanak eta desberdintasun berriak.
Adinekoentzako Hiri eta Komunitate Lagunkoien III. Mundu Kongresuak 60 herrialde baino gehiagotako erakundeetako ordezkariak, arduradun politikoak, ikertzaileak, gizarte-erakundeak eta adituak bildu ditu Donostian. Lagunkoia Plazak Kongresua hurbildu die herritarrei, espazio publikoa gogoeta gune bihurtuz, gero eta urte gehiago bizi den gizarte batean nola bizi eta elkar bizi nahi dugun hausnartzeko
2026/06/12
Gizarte PolitikaGipuzkoako Foru Aldundiak, Gurutze Gorriarekin elkarlanean, bainu egokitua errazten du Getariako Malkorbe hondartzan eta Hondarribiko hondartzan, ‘Hondartzak Denontzat’ programaren bidez. Zerbitzua ekainaren 13tik irailaren 13ra egongo da martxan, asteko egun guztietan, 11:00etatik 19:00etara. Era berean, Aldundiak Hegalak Zabalik Fundazioarekin duen lankidetzari eusten dio, Donostiako Kontxa hondartzan eskaintzen den DENUR oztoporik gabeko bainu-programa garatzeko.
Ekainaren 16tik 18ra, 60 herrialde baino gehiagotako ordezkari instituzionalak, adituak, ikertzaileak eta gizarte-eragileak bilduko dira Kursaalen, OMEk eta Imsersok bultzatutako Hiri eta Komunitate Lagunkoien 3. Mundu Kongresuaren esparruan. Euskal erakundeek herritarrengana hurbilduko dute Kongresua, Plaza Lagunkoiaren bidez: Kursaal inguruan kokatuko den gune ireki bat, bizitza luzeari, komunitateari eta bizikidetzari buruzko jarduerak, topaketak eta elkarrizketa publikoak hartuko dituena.
2026/05/19
Gizarte PolitikaGipuzkoak European Social Services Conference (ESSC) kongresuan parte hartu du. Gizarte politika eta zerbitzuei buruzko Europako foro nagusia da, Maltan egin da eta Europa osoko 900 profesional, erakunde eta elkarte baino gehiago bildu ditu. Maite Peña Zainketen eta Gizarte Politiken diputatuak Zainketen eta Gizarte Politiken 20>30 Agenda aurkeztu du. Agenda horren bidez, Gipuzkoa bere ongizate eta zainketa-ereduaren eraldaketa sakona bultzatzen ari da. Lurralde-estrategia hurrengo hamarkadarako lau eraldaketa-palanka handiren inguruan egituratzen da: gobernantza kolaboratiboa, esperimentazioa, eskalagarritasuna eta ebaluazioa.
2026/05/14
Gizarte Politika544.500 euroko inbertsioa egingo da, sei hilabeteko epean egingo dira lanak, eta, amaitzean, 19 pertsonentzako tokia izango du. Maite Peña: "Zarautzen eguneko zentro berri hau abian jartzea beste aurrerapauso bat da hurbileko zerbitzuen sarea indartzeko eta pertsonen ongizatea politika publikoen erdigunean jartzeko konpromisoan". Gaur egun, 250 pertsona inguruk jasotzen dute arreta eta laguntza, gizarte erakundeekin eta eragileekin lankidetzan Zarautzen bultzatutako baliabide eta zainketa sarearen bidez
Arrasateko Iturbide egoitzako berritzen lanek Gipuzkoak pertsonalizazioan oinarritutako zaintza ereduarekiko duen konpromisoa berresten du; eredu honek lehentasuna ematen dio egoiliarraren bizi-kalitateari, autonomiari eta komunitateari. 1,2 milioi euroko inbertsioari esker, lehen solairua osorik egokitu da, 20 plazako espazioa eratuz 19 logelatan —18 banakakoak eta 1 bikoitza, guztiak bainugela propioarekin— eta espazio komun berriak gehituz
Gipuzkoako diputatu nagusi Eider Mendozak eta Xabier Lertxundi alkateak ‘Ongizatearen plaza’ ireki dute gaur goizean Hernaniko Urbieta kalean. Gazteen ongizatea, nahi ez den bakardadea, inklusioa, elikadura jasangarria, norbere gorputzaren jabekuntza eta teknoadizioak izango dira mintzagai gaur eta bihar antolatutako topaketa, solasaldi eta ekimenetan
Sareak 7.920 pertsonari ematen die arreta, eta 560 eragile, senide eta zaintzaile baino gehiago biltzen ditu; 18tik 31 ekosistemara egindako jauziarekin eta 3,7 milioi euroko inbertsioari esker, mendekotasunean, prebentzioan eta gizarteratzean eragina duen eredua indartu da. Tokiko Zaintza Ekosistemen IV. Jardunaldiak 140 eragile inguru elkartu ditu, ordezkari instituzionalak, udal arduradunak, gizarte arloko profesionalak eta hirugarren sektoreko erakundeak tartean. Bertan komunitatean, prebentzioan eta pertsonalizazioan oinarritutako eredua sendotzeko apustua berretsi da
Obra fase ikusgarrienera iritsi da eraikuntza lanen hasierarekin; aurrez, proiektuaren segurtasuna eta bideragarritasuna bermatzeko esku-hartze teknikoak egin dira. Eraikina 2028an amaitzea aurreikusten da eta egoitza-arreta, gizarte-berrikuntza eta komunitateari irekitako zerbitzuak uztartuko ditu.
2026/04/07
Gizarte PolitikaZainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak programa espezifiko bat bultzatu du, garuneko paralisia duten haur eta nerabeei 33 arreta egun gehiago emango dizkiena Aspace Gipuzkoako zentroetan.
2026/03/26
Gizarte PolitikaGipuzkoako Foru Aldundiak, Adinberriren bitartez, 1,1 milioi eurotik gora bi-deratu ditu 2024 urtetik: bide horretan, laguntza-deialdi berria argitaratu du gaur estrategia indartu eta jarraipena emateko.
2026/03/26
Gizarte Politika• Egonkortzeko lanek hiru hilabeteko iraupena izango dute gutxi gorabehera, eta proiektuaren garapenari jarraipena emateko aurretiazko fasea izango dira. • Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Elgoibarko Udalak aldian behin dituzte ha-rremanak bizilagunekin, proiektuaren bilakaeraren berri eman eta haien kezken berri jasotzeko, gardentasuna eta jarraipen partekatua indartze al-dera. • Ekipamendu berriak 169 plaza, espazio komunak eta kanpo eremuak izan-go ditu, eta erabat integratuta egongo da Elgoibarko hiri eta gizarte ingurunean.
Zentroa egokitzeko 586.143,71 euroko inbertsioa egin da guztira, eta horietatik 475.000 euro Gipuzkoako Foru Aldundiak dirulaguntzaz finantzatu du. Ekipamendu berriak 12 plazatik 40ra zabaldu du zerbitzuaren edukiera, eta adimen-urritasuna duten helduentzako arreta indartu du Eibarren eta Debabarrena eskualdean.
2026/03/12
Gizarte PolitikaLaboral Kutxak, Donostiako Aquariumak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri dute martxan Itsasargiak kanpaina, jendartean boluntarioek duten garrantzia azpimarratzeko. Hainbat euskal-eduki sortzailerekin elkarlanean sare sozialetarako bideoak sortu dira Iñurri, Nagusilan, SOS Arrazakeria, Txiki-Txoko eta Zure Irrifarra Nire Indarra elkarteen lana ikusarazteko.
Prebentzioaren Kultura Zentro berria eredu aitzindaria da Europan, prebentzioa, arreta espezializatua eta lankidetza soziosanitarioa uztartzen baititu, pertsonen eta haien familien bizi kalitatea hobetzeko eta alzheimerraren erronkari aurre egiteko. CITA GO-ONek prebentziozko esku hartzearekin hasi du ibilbidea, programa komunitarioan 250 parte hartzaile eta eguneko zentroan 29 pertsonarekin.
Espazioaren birgaitze lanek ahalbidetu dute banakako logeletan 15 plaza egokitzea eta erabiltzaileen beharretara egokitutako ingurune bat sortzea. Jarduketak 3,39 milioi euroko inbertsioa ekarri du, eta Aldundia bultzatzen ari den zaintza-ereduaren eraldaketaren baitan kokatzen da.
Eraberritze honekin zentroa egokituko da pertsona erdigunean jartzen duen zainketa eredura; bizikidetza unitate txikiagoak izango ditu, banakako gela gehiago eta espazio goxoagoak, komunitatera zabalduak. Eraberritze guztia egiteko bi urte beharko dira eta Aldundiaren apustua sendotzen du 22 milioi euroko inbertsioa jasota.
Fini Rubioren herentziari esker martxan den zentroa bakardadeari eta hauskortasunari komunitatetik aurre egiteko tresna izango da.
2026/02/23
Gizarte PolitikaAzterketa partekatuak agerian utzi du gazteen artean indarkeria matxista handitzen ari dela, eta hobetzeko lehentasunezko sei esparru definitzen ditu arreta eraginkorragoa eta egokitua izan dadin eta ez dadin birbiktimizatzailea izan. Erakundeek 2026rako ezarri dituzten lehentasun berriek arreta jartzen dute biktimek errekuperazio prozesuan parte-hartze aktiboa izango dutela bermatzean, Hariberria bezalako baliabide gakoak ebaluatzean eta jarduteko protokoloak modu koordinatuan aplikatzean
2026/02/19
Gizarte PolitikaErakundeak giltzurruneko gaixotasun kronikoa duten 3.909 familiari lagundu die, eta 26.783 kontsulta egin ditu bost hamarkadatan. 1978tik, organoak emateari buruzko sentsibilizazio-kanpainak bultzatzen ditu, eta 66.791 emaile erregistratu ditu Gipuzkoan.
Industriarako osagaiak industrializatu, produzitu eta muntatzeko gaitasun aurreratuak integratzen ditu, zenbait teknologia kontuan hartuta, eta Debagoienean desgaitasuna duten eta egoera zurgarrian dauden pertsonentzako kalitatezko enplegua sortuko du.
2026/02/16
Gizarte PolitikaGaur egun, lurraldean 807 haur eta nerabe daude babes-neurrien pean, eta horietatik 67k harrera-familia bat behar dute, egonkortasuna eta zainketa konpontzailea emango diena, bereziki harrera espezializatuko familien sarearen baitan.
2026/02/12
Gizarte PolitikaASPANOGI - Adingabe Minbizidunen Familien Gipuzkoako elkartea da. Helburu nagusiena adingabe minbizidunaren eta bere familiaren bizi maila hobetzea da, gaixotasunaren berri ematen den unetik beraien beharrei erantzun bat emanaz. Gaixotasunaren prozesu guztian zehar eta ondoren, euskarria eta akonpainamendua ematen saiatzen gara. Gure urteko programaketa aurrera eramaten da Foru Aldundi Gorenaren Gizarte Politika departamenduak.ASPANOGI-rekin2019 lehen aldiz sinatutako hitzarmenari esker. Gaur egun hitzarmenak aurrera jarraitzen du. Donostiako Udalaren babesa eta diru laguntzak ere azpimarratzekoak dira.
2026/01/30
Gizarte PolitikaHasiera batean Zaldibian kokatzea baloratu ondoren, azterketa teknikoak Lazkao zehaztu du egokiago Goierriko zentroaren kokaleku gisa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lazkaoko Udalaren arteko akordioari esker, lurraldean sexu-indarkeriaren biktimei laguntza integrala emateko sarea indartuko da. Hariberriak arreta eskainiko du Gipuzkoako Gizarte Larrialdiak Koordinatzeko Foru Zerbitzuarekin (SFCUS) koordinatuta. 2024etik 178 biktima artatu ditu.
2026/01/29
Gizarte PolitikaLanak egiten hasi eta hilabete gutxira atzeman da beharrezkoa dela egon-kortze-jarduera gehiagoren beharra, azpiegituraren garapen egokia ber-matu ahal izateko. Ekipamendu berriak 169 plaza, espazio komunak eta kanpoko eremuak izango ditu, eta Elgoibarko hiri eta gizarte-ingurunean erabat integratuta egongo da.
Kuradoretza kopuruak hazkunde iraunkorra erregistratu du, hainbat faktoreren eraginez: biztanleriaren zahartzea, nahi ez den bakardade-egoeren gorakada eta familia-ereduen aldaketa. Aldundiak 1,4 milioitik ia 2,7 milioira handitu du aurrekontua bost urtean.
HARIAK estrategiaren esparruan, Debagoiena Ehuntzen-ek nahi ez den bakardadeari buruzko zifrak aztertu ditu: Debagoienako biztanleriaren %22,3k adierazi du askotan edo beti bakarrik sentitzen dela. Atzo eta gaur Bergaran egindako Ongizatearen Plazako bigarren hitzorduak erdigunean jarri du berriz ere espazio ireki eta parte-hartzaileak sortzearen garrantzia.
2025/12/22
Gizarte PolitikaForu Aldundiak eta ADINBERRIk Kursaalean egin den ‘HARIAK Kantuz’ ekitaldi artistiko-musikalarekin agurtu dute urtea HARIAK estrategiaren I. Jarduketa Planaren barruan dagoen eta nazioartean aintzatespena lortu duen programa honek, komunitate koralaren bidez bakardadeari heltzea lortzen du Errealitate horrek eragin handia du pertsonen osasunean, depresioaren (% 39,3, % 6,9aren aurrean) eta antsietate kronikoaren (% 37,8, % 7aren aurrean) prebalentzia handituz.
2025/12/22
Gizarte PolitikaHerritarrei zuzendutako jarduera izango da, nahi ez den bakardadearen inguruan parte-hartzea eta sentsibilizazioa uztartuko dituena. 11:30etik 12:30era, Les Underklowns pailazoek jolas-proposamenekin girotuko dute kalea, eta Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoak informazio-postu bat izango du, ‘Besarkaden jokoa’ kaxa solidarioa bertan erosteko aukera eskainiz.
Eguneko zentroak 24 plaza ditu, eta Pagoetako etxebizitzetan 11 egoitza plaza daude, etxeko ingurunean eta komunitatean integratuta etengabeko babesa emateko pentsatuak. Multzo horri udal-apartamentu babestuak gehitu behar zaizkio, adinekoentzako 10 plazarekin. Eguneko zentroa eta Pagoetako etxebizitzak abian jartzeak tokiko zaintza-ekosistema indartuko du Urretxun, erakundeak, gizarte-erakundeak, profesio-nalak, familiak eta komunitatea artikulatu direla laguntzak bermatzeko.
2025/12/05
Gizarte PolitikaTxiki Txoko sare komunitarioa da, 39 boluntario dituena eta 1.300 laguntza-ekintza baino gehiago burutu dituena azken urtean. Egoera bereziki ahulean dauden 265 emakume eta haurri laguntzen die. Errekonozimendua Boluntariotzaren Nazioarteko Egunen egin da, Ipuskoa 1025 – 2025 programaren barruan egin den jardunaldiaren baitan.
2025/11/28
Gizarte PolitikaAurtengo kanpainak defendatzen du desgaitasuna duten pertsonek oraindik erronka asko dituztela aurretik
21 urteko ibilbidea du proiektuak, eta gaur egun 39 boluntariorekin lan egiten du. Azken urtean, 1.376 laguntza-ekintza burutu dituzte, eta 265 emakume, haur eta neraberi arreta eman diete. Gipuzkoan haurrak integratzeko eta babesteko prozesuei eusten dien sare sendo eta aktiboa da.
2025/11/25
Gizarte PolitikaMaite Peñak, Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak, proiektuaren balio inklusiboa nabarmendu du. Azpimarratu duenez, ekimen honek lagundu du beste Gipuzkoa bat eraikitzen, non pertsona guztiek kirola egin, klub bateko kide direla sentitu, kidetza bizi eta bizitza aktiboa izateko eskubidea erabat gauzatu dezaketen.