Atzealdea

Berrikuntza soziala eta elkarlana

Berrikuntza soziala eta elkarlana

Berrikuntza sozialaren gakoak aztertu ditugu, euskararen sektorearekin batera, partaidetza prozesuaren 2017ko ekitaldiaren hasieran

-ren irudia Berrikuntza soziala eta elkarlana

«Zer egin behar dugu desberdin, eraginkorrago izateko?» galderatik abiatu ginen, 2016ko udaberrian, euskararen biziberritze sozialaren prozesua sustatzen ari garen erakunde eta eragileon arteko partaidetza prozesua.

Euskalgintzaren berrikuntza eragiteko faktoreak identifikatu nahi ditugu, legealdi osoan zehar bultzatuko dugun partaidetza prozesuaren bitartez.

Aurtengo ekitaldian, berrikuntza bideen lehentasunak jartzeaz gain, zehazki aztertu nahi dugu Gipuzkoako Foru Aldundiak euskararen biziberritze sozialaren alde ematen dituen diru laguntzak, diru funtsen eta banaketa irizpideen inguruko azterlan teknikoa eta parte-hartze ariketa eginez, fiskalizazio bermeak eskainiz eta zeharkako politikak txertatuz.

Prozesu horri ekiteko, gurekin izan dugu Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia, Agirre Lehendakari Center-eko kidea. Berrikuntza sozialaren alderdi guztiak jorratu ditu bere hitzaldian, datu ugari eskainita, globalizazioaren eta ikuspegi lokalaren arteko orekaz, identitatearen eta balioen garrantziaz, Euskal Herriak aurrez aurre dituen erronkez, eta lankidetza publiko-pribatuaren izatasunaz eta balioaz.