Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Hizkuntza Berdintasuna

Kudeaketarako proposamenak

Nork baliatu ditzake?

  • Herri Administrazioak (Gipuzkoa- , eskualde- eta udalerri-mailan)
    • Berak duelako hizkuntza-aniztasunaren eta kultura-aniztasunaren kudeaketa egokiaren ardura nagusia.
  • Jatorri atzerritarreko biztanleriak
    • Hizkuntza-aniztasunaren subjektu aktibo delako (jatorrizko hizkuntzarekiko eta bertako aniztasunarekiko).
  • Gizarte osoak
    • Bertako hizkuntza-aniztasuna zabaltzen ari delako jatorri atzerritarreko hizkuntza ugarirekin eta haren ezagutza eta zaintza ardura konpartitua izan behar duelako.

Zerk bereizten ditu?

  • Jatorri atzerritarreko hizkuntza-aniztasunaren ezagutza, aitortza eta zaintza helburu duten ekimenak, eta erdigunean jarriko dituztenak:
    • Hizkuntza-aniztasunaren inguruko ezagutza sendotzea helburu dutenak;
    • Hizkuntza zehatzen inguruko berariazko ekimenak burutuko dituztenak.
  • Bertako jatorrizko hizkuntzaren egoeraren ezagutza sustatuko dutenak jatorri atzerritarreko biztanleriaren artean
    • Erakutsi behar da bizitzaren garapenerako bertako hizkuntza-aniztasunaren ezagutza onuragarri dela jatorria zein delarik ere.
  • Hiztun-kopuruaren araberakoak:
    • 1.000 hiztun baino gehiago izan ditzaketen jatorri-estatuetako biztanleak (20 jatorri-estatuetako biztanleak);
    • 1.000 hiztun baino gutxiago dituztenak (145 jatorri-estatu inguru), bereiziz herrialde- mailako banaketa horrez gain, eskualde- eta udalerri-mailako banaketak ere;
  • Populazioaren ezaugarriak aintzat hartuko dituztenak
    • Hizkuntza horietako biztanleriaren adin-taldeak arretaz begiratuta;
    • Biztanleriaren generoaren araberako banaketaren ezaugarriak kontuan hartuta;

Zer motatako neurriak?

1) Ikerketaren ingurukoak

  • Lehendik egin diren ikerketak baliatzea
    • BaduBada erakusketa, 101L Euskal Herriko hizkuntza aniztasuna proiektua (AHOTSAK), Auzoko (TOPAGUNEA), Hizkuntzak eta Immigrazioa (Uranga et al, 2008)...
  • Berariazko ikerketak egitea:
    • Hiztunen lekukotasunak biltzea
    • Kasu arrakastatsuak biltzea eta analisi partekatua egitea
    • Sintesi-lana eta puntu komunak zerrendatzea eta erronkak elkarlanean finkatzea egile/eragile guztiekin.

2) Ezagutza eta aitortza gizartearen erdigunera eramatekoak

  • Webgunea ezagutzera emateko ekimenak
  • Erakusketa ibiltariak Gipuzkoako hizkuntzen mapan oinarrituta
  • Ekitaldi publikoak hiztunekin
    • Hizkuntza askotako testuen irakurketa publikoak.
    • Immigrazioaren jatorrizko hizkuntzen testigantza emateko ekitaldiak.
    • Ahalik eta hizkuntza gehieneko aldibereko irakurketak

 

 

Hiztun-kopuru handiko hizkuntzak

Hiztun-kopuru txikiko hizkuntzak

Proposatutako neurri eta ekimen orokorrak (webgunea, erakusketa ibiltariak, askotariko ekitaldi publikoak).
Ad. Gipuzkoako Hizkuntzen mapa, tokian tokiko egokitzapenekin

Proposatutako neurri eta ekimen orokorrak (webgunea, erakusketa ibiltariak, askotariko ekitaldi publikoak).

Boluntarioen artean abian jar daitezkeen monitorizazio-prozesuak
Tokian tokiko sentsibilizazioko ekimenak.

Ikus-entzunezko materialak ekoiztea bereziki arrakastatsua izan daiteke hiztun gutxiko hizkuntzen kasuetan.

Dibulgaziotik preskripziora iragatea beharrezkoa da
Egin daitezkeen esku-hartzeak aztertu, eztabaidatu eta publikoki azaldu, hizkuntza-aniztasuna kudeatzeko bide berriak eratzeko.
Instituzioek, erakunde sozialek eta boluntario-elkarteen arteko elkar lana
bideak aztertu, eztabaidatu eta neurriak adostu dituzte.
Ahalduntze-prozesuak diseinatu eta garatu.
 
  • Proposatutako neurri eta ekimen orokorrak baliatuko dira 
    • webgunea, erakusketa ibilitariak edota askotariko ekitaldi publikoak.
Talde trinko nahikoak dauden tokietan, hizkuntzaren inguruko neurriak ezarri
  • Hizkuntza ezagutuetako testu baten irakurketa publikoak.
Taldeak hain handiak ez diren kasuetan maila lokaleko ahalduntze-prozesuak diseinatu.
Irizpide eraginkorrak diseinatu hizkuntza-eskariei erantzuteko
Posible den tokietan, hizkuntza horien irakaskuntza eta dagozkien beste zenbait kultur aspektu landu, eta
Hizkuntza-kolektiboen ordezkariekin harremanak ezarriz, horiekin baldintza lagungarriak sortu.