Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Hizkuntza Berdintasuna

Euskaraldia 2022

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2022ko Euskaraldian ere hartuko du parte. Aurreko bi edizioetan bezala, erakundea langileen inplikazioa eta motibazioa sustatzen saiatuko da, guztion artean euskarari bultzada bat eman eta hizkuntza ohitura berriak ezartzen ahalegintzeko.

Dagoeneko hasiak dira 2022ko antolaketa lanak eta Diputatuen Kontseiluak berariaz onartu du Euskaraldian parte hartzeko asmoa, 2022ko apirilaren 26an. Era berean, Diputatu Nagusiak zuzeneko eskaria ere egin die langile guztiei Euskaraldian modu aktiboan parte har dezaten: "Datorren Euskaraldian lor dezakegu parte hartzea eta inplikazioa handiak izatea, lorpen eta bizipenak positiboak izatea eta, batez ere, Euskaraldiak irauten duen 15 egun horietatik haratago, lortutako aurrerapausoek denboran zehar ere iraunaraztea". Bideoaren ondoren jasota dago langileei igorritako mezu guztia. 

 

Euskaraldiaren 2022ko edizioan parte hartzera animatzeko mezua bidali die GFAko Diputatu Nagusiak langile guztiei.

Diputatu Nagusiak GFAko langileei bidalitako mezua.

Diputatu Nagusiak animatu egiten ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko langileak Euskaraldian parte hartzera. Egindako ibilbidearen aitortza eta 2022ko edizioak izango dituen berrikuntza nagusiak aurkeztu dizkie era laburrean.

Spota

                                            

Euskaraldia 2020

2022ko edizioan ez ezik, aurreko edizioetan ere modu aktiboan hartu du parte Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskaraldian. 2020ko edizioan, esaterako, 1.141 langilek hartu zuten parte eta 190 arigune ere sortu ziren. Oso positiboak izan ziren kideen arteko dinamikak eta hainbat langileren artean egonkortu ere egin ziren hizkuntza ohitura berriak.

Gainera, 2020ko edizioan, erakunde barruko lanketaz gain, bere eragin esparruan ere eragiten ere saiatu zen Gipuzkoako Foru Aldundia eta, besteak beste, Gipuzkoa Berdinago egitasmoko eragileekin bideo sorta bateratu bat atera zuten, euskararen eta hizkuntza ohitura berrien aldeko mezuekin.

Hala, hori guztia jaso eta ekimenaren 2. edizioak emandako hainbat euskarri eta informazio daude hemen eskuragarri.