Moriarti Produkzioak - 2016

Moriarti Produkzioak zinema ekoiztetxe bat da, Pasaian (Gipuzkoa) kokatua. Bere ekoizpen ugarien artean, «Glup», «Supertramps» eta «Cristóbal Molón» animaziozko film luzeak zuzentzeaz arduratu da (Dibulitoon eta Irusoinen ekoizpenak). Lehenengo biak Goya sarietara izendatuak izan ziren.

Fikzioko filmetan, «Loreak» edo «80 egunean» dira bere ekoizpen ezagunenak.

Telebistarako, ETB1eko  «Kronikak» (Euskalcom) saioko gidoiak idatzi ditu eta ETB1eko «Mihiluze» (Orio Produkzioak) lehiaketan eta ETB2ko «Una historia del Zinemaldia» dokumentaletan egin du lan. IrusoinOrioBaleukoMorgan Creativos edo Euskalcom produkzio etxeentzat ere hainbat formatu garatu ditu.

Bestalde, esperientzia luzea du hainbat ekitalditako sustapen bideoetan, Interneteko edukiak egiten, elkartasun bideoetan, gidoi analisietan eta bideo korporatiboetan.

Moriarti etxearen kide dira: Jon Garaño, Xabier Berzosa, Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga, Asier Acha, eta Jorge Gil Munarriz.