- gipuzkoa
- Hizkuntza Berdintasuna
- Jarduerak
- Abadia saria
- Armiarma - Literaturaren sarean - 2005
www.armiarma.com - 2005
Literaturaren zubitegia
Sarean idazleei buruz dagoen guztiarekin zubi da Literaturaren zubitegia aipamenak, estekak, efemerideak, kritikak, bibliografia...
Gune hau euskal idazleekin eta euskarara ekarritako idazleekin zubi da. Sarean eskura dagoen guztiarekin ere Zubi izan gura du: erreferentziazko aipamenak, testuen estekak, efemerideak, kritikak, bibliografia... Apurka-apurka osatuz joango den zubitegia.
| Azken eguneratzea: | 2005-09-19 |
|---|---|
| Idazleak | 721 |
| Liburuak | 3.429 |
| Aipamenak | 1.829 |
| Estekak | 2.985 |
| Kritikak | 2.616 |
| Efemerideak | 3.514 |
basquepoetry.com
Euskal poesiaren ataria: euskal poesia munduari erakusteko leihoa da basquepoetry.com.
Batez beste, milatik gora euskal olerki ditu alemanez, ingelesez, katalanez, frantsesez edo gazteleraz itzulita. Hizkuntza bakoitzean, mendearen arabera antolatuta, aurkibide alfabetikoaz eta bilatzaile batez.
Bertso eta olerkien hemeroteka
Julen Urkizaren «Euskal Bertso eta Olerkien Bibliografia»ren gainean garatutako ekimena da Bertso eta Olerkien hemeroteka.
Bildutako materiala euskarazko, gaztelaniazko eta frantsesezko 450 aldizkaritan datorrena da, gutxi gorabehera. 46.000 titulu inguru bildu dira. Orain Interneten delarik, hemeroteka osatuz doa sarean bertan bildutako laguntzaileen bitartez.
Literatur aldizkarien gordailua
Ibiñagabeitia proiektua: 29 aldizkari eta 6.000tik gora artikulu digitalizatuta daude literatur aldizkarien gordailuan.
| Aldizkaria | Garaia | Zenbakiak | Artikuluak | Digitalizatuta |
|---|---|---|---|---|
| Gernika | (1945-1953) | 25 | 506 | 192 |
| Egan | (1948-....) | 74 | 1.973 | faksimileak |
| Euzko-Gogoa | (1950-1959) | 44 | 1.171 | 1.171 |
| Olerti | (1959-1995) | 38 | 1.773 | 1.773 |
| Igela | (1962-1963) | 6 | 85 | 85 |
| Ustela | (1975-1976) | 3 | 52 | 52 |
| Pott | (1978-1980) | 6 | 149 | 149 |
| Oh! Euzkadi | (1979-1983) | 17 | 220 | 220 |
| Susa | (1980-1994) | 30 | 665 | 665 |
| Xaguxarra | (1980-1981) | 2 | 66 | 66 |
| Idatz & Mintz | (1981-2001) | 27 | 351 | 0 |
| Maiatz | (1982-....) | 35 | 1.351 | 0 |
| Stultifera Navis | (1982-1983) | 2 | 27 | 26 |
| Pamiela | (1983-1993) | 15 | 441 | 117 |
| Txistu y Tamboliñ | (1983-....) | 7 | 182 | 182 |
| Kandela | (1983-1984) | 2 | 30 | 30 |
| Korrok | (1984-1989) | 12 | 287 | 287 |
| Ttu-ttuá | (1984-1985) | 6 | 87 | 87 |
| Txortan | (1984-1985) | 3 | 44 | 44 |
| Porrot | (1984-1990) | 4 | 85 | 85 |
| Plazara | (1985-1992) | 19 | 355 | 177 |
| Literatur Gazeta | (1985-1989) | 11 | 144 | 144 |
| Zintzhilik | (1986-1994) | 10 | 192 | 186 |
| Enseiucarrean | (1986-1999) | 14 | 167 | 24 |
| Mazantini | (1991-1993) | 4 | 39 | 39 |
| Garziarena | (1992-1994) | 11 | 217 | 217 |
| Zantzoa | (1996-1998) | 5 | 78 | 78 |
| Vladimir | (1997-2000) | 14 | 96 | 96 |
| Garziarena Berria | (1997-1998) | 5 | 114 | 114 |
| Guztia | 451 | 10.967 | 7.949 | |
Kritiken hemeroteka
Egunkari-aldizkarietan, 1964tik hona euskal liburuei buruz kaleratu diren kritiken bilduma osoa da. Oso eguneratua dago; adibide gisa, 2005eko kritikak honez gero 200 bat dira.
Literatur emailuak
Literatur argitalpenak eta ekimenak iragartzeko asteroko albistegia, posta elektronikoz banatzen da, doan, aurrez harpidetza eginez gero. 2002ko urtarrilean hasi zenez geroztik, 197 ale argitaratu dituzte. Ale bakoitzean, literatur testu elektroniko berriren bat eskaintzen da, argitaratu berri diren liburuen aipamenak, euskal literaturari buruzko efemeride ugari eta agenda zabal bat.
Euskal lokuzioak sarean
Intza proiektua euskarazko lokuzioak ezagutzeko eta lantzeko aukera. Intza Proiektuaren abiapuntua eta oinarria Koldo Izagirreren bilduma (Euskal Lokuzioak, Hordago Argitaletxea, 1981) izan zen, baina osagarri garrantzitsuz hornitua. Euskal lokuzioen inguruko azterketa testu sakonez batera, bilaketa tresna indartsu bat dauka, baita gaztelerazko eta frantsesezko ordainak ere kasu askotan.
Zaldi Ero idazleekin
Euskal idazleen berrehun argazkiko erakusketa, Miel A. Elustondok aurkeztua. Etengabe eguneratzen dute. Esan daiteke euskal idazle aktibo guztiak ageri direla, batez ere belaunaldi gazteetakoak.