Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Hizkuntza Berdintasuna

Gipuzkoako biztanleriaren jatorria

Biztanleria jaio den lurraldearen arabera Gipuzkoako biztanleriaren osaerak honako ezaugarriak ditu:

  • Gipuzkoako biztanleriaren hiru laurdenak EAEn eta Nafarroan du jatorria (% 71,7 Gipuzkoan, % 3 Bizkaian eta Araban, % 1,9 Nafarroan).
  • Berezko hizkuntza duten Espainiako beste lurraldeetan jaiotako biztanleek % 2 inguru dira, horietatik pisu berezia hartzen dute Galizian jatorria dutenek (% 1,5). Katalana hitz egin dezaketen herrialdeetan jatorria dutenak berriz, ia 5.000 lagun dira (% 0,7); eta, asturiera edo aragoiera hitz egin dezaketen populazioaren partea oso txikia da.
  • Espainiar estatuko gainerako erkidegoan jaiotakoek % 11,7 osatzen dute.
  • Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 9,5 dira. Talde horrek biltzen ditu 120 hinkuntza inguru hitz egiten dituzten Gipuzkoako biztanleak; 164 estatu desberdinetan jaio dira 68.000 biztanle inguruk. Horien artean % 80k hogei estatuetan dute jatorria (Maroko, Errumania, Ekuador…), eta gainerako % 20k 120tik gorako lurraldeetan.

1. Grafikoa. Biztanleriaren jatorria. JAIOTZA-eremua (%). Gipuzkoa (2018)

Iturria: EUSTAT. Biztanleriaren errolda (2018). Grafikoa: Soziolinguistika Klusterra

Jatorri atzerritarreko biztanleriaren hizkuntzak

Gipuzkoako populazioaren % 10,3 osatzen dute (73.922pertsona)  jatorri atzerritarreko biztanleek. 164 estatu desberdinetan dute jatorria, baina biztanle-kopuru handiena 20 estatutatik dator (Maroko, Errumania, Nikaragua, Kolonbia, Honduras, Portugal, Ekuador…); 20 lurralde horietan jatorria dutenek mila biztanletik (hiztun) gorako hiztun-taldeak osatzen dituzte. Eta, alderantziz, 130 jatorri-estatutatik datoz kopuru txikiko 120 hizkuntza inguruko hiztun-taldeak.

Kudeaketaren ikuspegitik  mila biztanletik (hiztun) gorako hiztun-taldeak eta kopuru txikiagoak dituztenak bereiztea interesgarria da, nahiz eta, tokian tokian, bereizketa horrek egokitzapenak eskatuko dituen.

 

2. Grafikoa. Jatorri atzerritarreko biztanle-portzentajea jatorri-lurraldearen arabera (kopuru absolutuak eta %). Gipuzkoa (2018)

Iturria: EUSTAT. Biztanleriaren errolda (2018). Grafikoa: Soziolinguistika Klusterra

 

Jatorri atzerritarreko biztanleriaren artean gehiengo handiaren jatorrizko lurraldearen estatu-hizkuntza gaztelania da (jatorri atzerritarreko % 40,9 osatzen du talde horrek: 30.264 pertsona);  jatorri-estatu hauetan dute abiapuntua: Nikaragua, Kolonbia, Ekuador, Honduras, Argentina, Dominikar Errepublika, Peru, Kuba, Bolivia, Venezuela…  Kasu horietan, gaztelaniaz ia biztanle guztiek hitz egiten dute, nahiz eta oso kontuan izan behar den beste hizkuntza bat(zuk) ere hitz egin dezaketela. Hizkuntza horien presentzia ezagutzea eta ezagutzera ematea mapa honen xedeetako bat da.

Mila hiztun baino gehiago dituzten hizkuntzak; biztanle-kopuru handieneko 20 jatorri-estatukoak

Jatorri atzerritarreko populazioaren artean hiztun-kopuru handiko hizkuntzak honakoak dira:

  • Arabiera: Maroko eta Aljeriako populazioak hitz egiten du hizkuntza horretan. Arabierak aldaera desberdinak ditu, batzuetan estatuaren arabera banatuta baina baita barne aldaerak edota erlijioarekin loturiko aldaera formala ere. Gainera, nahiz eta jatorri horietako biztanle gehienek arabieraz hitz egiten duten, ez da beti horrela izaten. Rif inguruan jatorria duten amazigh zenbait tamazight-a hizkuntzan hitz egiten dute eta hainbat elebakarrak dira hizkuntza horretan. Bestalde aipatzekoa da, biztanle horien artean askok frantsesa ere hitz egiten dutela, jatorri lurraldeetan duen garrantziagatik, batez ere, Aljeria jatorria dutenen artean.
  • Tamazight-a: Maroko eta Aljeriako Amazigh jatorria duten biztanle askok hitz egiten dute, baina ez da bildu, oraingoz, horien inguruko informazio zehatzik.
  • Errumaniera: Bigarren talde handiena da Errumaniatik datorrena; jatorri atzerritarreko biztanleriaren % 7,6 osatzen du (5.628 pertsona).
 

3. Grafikoa. Euskal Herritik kanpoko jatorria dutenen hizkuntza-aniztasuna (hiztun potentzialak). Gipuzkoa (2018)

Ituria: EUSTAT. Biztanleriaren errola (2018). Grafikoa: Soziolinguistika Klusterra

  • Portugesa: Portugal eta Brasil jatorria duten biztanleak aintzat hartu dira, ziurtzat ematen baita gutxienez hizkuntza horietan hitz egiten dutela.
  • Frantsesa: Frantzia jatorri dutenak dira nagusiki, baina,  Afrikako hainbat estatutan jatorria dutenak ere sarri asko hitz egiten dute hizkuntza horretan. Esate baterako, Maroko, Aljeria eta Senegaletik datozen pertsona askok frantsesez ere hitz egiten dute. Bestalde, Frantziatik datozenen artean egon daitezke batzuk bretoiera edo okzitaniera hitz egiten dutenak, baina informazio zuzenik izan ez arren, oso kopuru txikitan izango direla aurreikus daiteke.
  • Urduera eta punjabera. Pakistan dute jatorria eta biztanleria osoaren % 3tik gora osatzen dute.
  • Ukrainera. Jatorria Ukraina dute, eta biztanleria osoaren % 2tik gora dira; horietako askok errusiera ere hitz egiten dute.
  • Mandarin txinera eta Kantonera (besteak beste). Txina jatorria dutenak 1.676 lagun.
  • Wolof, fula, serere, jola, mandinka, soninkera  eta beste hizkuntza batzuk hitz egiten dute Senegal jatorria duten 1.400 biztanlek baino gehiagok. Horietako gehienek, frantsesa ere hitz egiten dute.
  • Estatu Espainiako gaztelania ez beste hizkuntza duten pertsonen hizkuntza-aniztasuna ere kontuan hartzekoa da, 1.000 hiztun baino gehiago izan daitezkeen kasuan, alegia, galegoaren eta katalanaren kasuan; Galizian jatorria dutenak ia 11.000 biztanle dira, eta Katalunia, Valentzia eta Balear Uharteetan dutenak beste ia 5.000 biztanle. Zehazteke dago, oraingoz, biztanle horiek galegoz eta katalanez hitz egiten duten Gipuzkoan, edota zer-nolako transmisioa egiten duten. Horretarako, berariazko ikerketa egitea interesgarria litzateke, baina jatorrizko lurraldeetan hizkuntza horiek duten presentzia aintzat izanda, pentsa daiteke bertakotutako populazioaren artean, ere hizkuntza horiek erabiliko direla.  Estatu Espainian jatorria duten beste hizkuntzen presentzia oso txikia da.

Gipuzkoan 120 hizkuntza inguru daude 1.000 hiztun baino gutxiago dituztenak.

  • 20 hizkuntza inguru 800 eta 1.000 arteko hiztun-kopurua dute (batez ere, Europako hainbat estatutan jatorria dute)
  • 100 hizkuntza inguru daude 100 hiztun baino gutxiago dituztenak.

Hizkuntza horiek honakoak dira, besteak beste:

  • Afrika: Akanera, Bubiera, Diolera, Fang, Fula, Igboera, Kombo, Lingala, Mandinkera, Moorea, Sekiera, Soninkera, Pulaarera, Yorubera...
  • Amerika: Guarania, Kitxua, Mapudunguna, Ketxua, Aimara, Maya hizkuntzak, Nahuatl ...
  • Asia: Bahasa, Bengalera, Hindia, Japoniera, Koreera, Mongoliera, Nepalera, Tagaloa, Tai...
  • Europa: Alemana, Armeniera, Bosniera, Bulgariera, Daniera, Erretorromantxea, Errusiera, Eskoziako gaelikoa, Estoniera, Frisiera, Galesa, Georgiera, Hungariera, Italiera, Kroaziera, Letoniera, Moldaviera, Nederlandera, Poloniera, Suediera, Suomiera, Txekiera…
  • Ozeania: Maoria, Tagaloa...