Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Historikoa

2016

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2.814.258 euro xedatu ditu orotara 2016an euskararen erabilera soziala hedatzeko proiektu eta egitasmoen alde.

Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak 2016an esparru hauetan eman ditu diru laguntzak:

  • Euskara sustatzeko proiektu eta jarduerak
  • Lantokietan prestakuntza aldiak euskaraz egitea
  • Euskararen erabilera soziala normalizatzeko udal planak
  • Itzulpen praktikak egiteko bekak
  • Gipuzkoan euskaraz emititzen duten toki telebistak
  • Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz hedatzeko proiektuak
  • Gipuzkoan euskaraz emititzen duten irratiak

Esparru horien deialdia eta oinarri arautzaileak 2016ko martxoaren 1eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira. Deialdi honetarako 1.882.643 xedatu dira.

Toki eta eskualde mailako euskarazko hedabide idatzientzat, bi diru laguntza mota daude:

  • Euskarazko aldizkako argitalpenak
  • Euskarazko toki hedabideen esparruan eskualdeko lankidetzarako proiektuak

Esparru hauen deialdia uda ostean egingo da, Europar Batasunak diru laguntza publikoen esparruan emanak dituen arauetara egokitu beharra izan baitu. Bertara xedatuko dira 931.615 euro.

Aurreko urtearen aldean, Gipuzkoako Foru Aldundiak euskararen erabilera soziala hedatzeko proiektu eta egitasmoen alde xedatutako zenbatekoa % 18,7 handitu da.

Berrikuntzak

Diru laguntza berri bat zabaldu 2016an lehenengoz, euskarazko toki hedabideen esparruan eskualdeko lankidetza bultzatzeko. Sektoreak bere barnetik abian duen hausnarketa gauzatzen lagundu nahi du diru laguntza honek, berregituratze sakon baten oinarriak eraikitzen hasita.

2015

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2.289.078 euro xedatu ditu 2015ean euskararen erabilera soziala hedatzeko proiektu eta egitasmoen alde.

Euskara Zuzendaritza Nagusiak 2014an zortzi esparru hauetan eman ditu diru laguntzak:

  • Euskarazko aldizkako argitalpenak
  • Euskara sustatzeko proiektu eta jarduerak
  • Lantokietan prestakuntza aldiak euskaraz egitea
  • Euskararen erabilera soziala normalizatzeko udal planak
  • Itzulpen praktikak egiteko bekak
  • Gipuzkoan euskaraz emititzen duten toki telebistak
  • Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz hedatzeko proiektuak
  • Gipuzkoan euskaraz emititzen duten irratiak

Nabarmendu beharra dago euskararen erabilera soziala sustatzeko diru laguntzen maila aurreko urteen parean egongo dela, murrizketarik gabe.

Diru zenbatekoaren aldetik esanguratsuak dira, alde batetik, euskarazko hedabideentzako laguntzak (aldizkariak, toki telebistak, irratiak eta IKTen bitartez hedatzen direnak); eta, bestetik, Gipuzkoako udalek euskararen aldeko politika publikoak kudeatzeko izango dituzten baliabideak.

Berrikuntzak

Diru laguntza berri bat zabaldu dugu aurten, Lantokiko Prestakuntza modulua euskaraz egiteko aukera eskaintzen duten enpresei zuzendua. Prestakuntza ekintzak izan behar dira 156/2003 Dekretuak, uztailaren 8koa, Lanbide Heziketako Heziketa Zikloen baitan Lantokiko Prestakuntza Modulua (LP) egiteko modua arautzen duenak, xedatutakoaren araberakoak.

2014

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2.291.577 euro xedatu ditu 2014an euskararen erabilera soziala hedatzeko proiektu eta egitasmoen alde.

Euskara Zuzendaritza Nagusiak 2014an zortzi esparru hauetan eman ditu diru laguntzak:

  • Euskarazko aldizkako argitalpenak
  • Euskara sustatzeko proiektu eta jarduerak
  • Euskarazko zinemagintzaren banaketa komertziala
  • Euskararen erabilera soziala normalizatzeko udal planak
  • Itzulpen praktikak egiteko bekak
  • Gipuzkoan euskaraz emititzen duten toki telebistak
  • Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz hedatzeko proiektuak
  • Gipuzkoan euskaraz emititzen duten irratiak

Nabarmendu beharra dago euskararen erabilera soziala sustatzeko diru laguntzetan ez dela murrizketarik izan, baizik igoera arin bat izan dela (% 1,3).

Diru zenbatekoaren aldetik esanguratsuak dira, alde batetik, euskarazko hedabideentzako laguntzak (aldizkariak, toki telebistak, irratiak eta IKTen bitartez hedatzen direnak); eta, bestetik, Gipuzkoako udalek euskararen aldeko politika publikoak kudeatzeko izango dituzten baliabideak.

Berrikuntzak

Diru laguntzen jasotzaile izaten diren eragile eta udalen artean partaidetza prozesu bat egin dugu, galdeketa baten bitartez, diru laguntzen ezaugarri nagusien gainean: laguntza esparruak eta xedeak, zenbatekoak, baldintzak, baztertzeak, balioespen irizpideak, eta abar. Erantzun ona izan du, bereziki udalen artean.

Kontsulta prozesu horren ondorioz, diru laguntzen elementu asko aldatu eta doitu ditugu, batik bat udalentzako diru laguntzetan. Udal txikietan (4.000 biztanlez behera) euskararen erabilera sustatzeko egiten diren udal programak babestu ditugu bereziki.

Bestalde, diru laguntza berri bat zabaldu da 2014an lehenengoz, euskaraz emititzen duten Gipuzkoako irratientzat.

Ez da ahaztu behar diru laguntza deialdi irekiarekin batera, hitzarmenen bidez araututako proiektuetarako diru zenbatekoa % 6,15 handitu dela, aurreko urtearen aldean.

Beheko loturetan ikusten ahal dira diru laguntza guztien behin betiko ebazpenak.