Departamentuko albisteak

Foru Aldundia NovaGob Berrikuntza Publikoaren IV. Kongresuan izan da

NovaGob Berrikuntzaren IV Kongresuan, Goizeder Manotas eta Joseba Muxika izan dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkariak. Joan den urriaren 18-20an, Modernizazioko, Zerbitzuetako eta Informazioaren Gizarterako Sistemetako zuzendari nagusia eta Herritarren Partaidetzako zuzendari nagusia berrikuntza sustatzeko eta kudeatzeko lanean ari diren pertsona eta erakunde publiko orok galdu ezin duten ekitaldi horretan izan ziren. Zehazki, kongresuak 500 pertsonatik gora bildu zituen, nazioarteko 100 hizlari, 6 osoko bilera, 12 ponentzia labur, 14 saio paralelo eta hitzaldi nagusi bat. Horrek guztiak ezagutzaren kapital bat sortu zuen, sektore publikoan berrikuntza sustatzen jarraitzeko. Gainera, sare sozialetan inpaktu handia izan zuen topaketak: 710 pertsonak parte hartu zuten ekitaldian zehar, eta 3.657 interakzio utzi zituzten.

Irakurri gehiago

Herritarren ekarpenak dagoeneko sartuta daude foru aurrekontuen zirriborroa prestatzeko fasean

Aurtengo maiatzean eta ekainean, lurralde osoko 2.800 biztanlek baino gehiagok ideiak, iradokizunak eta gomendioak bidali zituzten datorren urteko foru aurrekontuak prestatzeko. Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuak eta Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritza Nagusiak, bigarren urtez jarraian, abian jarritako Aurrekontu Irekien Partaidetza ekimenari esker, Gipuzkoak herritarrekin kontrastatutako foru aurrekontu bat izango du. Gipuzkoako Foru Aldundiaren ustez, herritarren parte hartzea sustatzeko gizartearen interesekoak diren proiektu eta ekimen zehatzak landu behar dira, ikusi ahal izateko benetan zer eragin duten hartzen diren erabakien gainean.

Irakurri gehiago