GFAn itzulpen praktikak egiteko dirulaguntza deialdiko akats zuzenketa, argitaratuta

Oinarri zuzenduetan agertzen denez, onuradun izateko euskarazko C1 maila egiaztatzen duen titulu baten jabe izan beharko da, betiere Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradu ikasketetan euskara ez bada A hizkuntza. Eskaerak maiatzaren 4tik ekainaren 5era arte aurkeztu ahal izango dira, erregistro bidez.

-ren irudia
 GFAn itzulpen praktikak egiteko dirulaguntza deialdiko akats zuzenketa, argitaratuta

Maiatzaren 3an argitaratu da Gipuzkoako Foru Aldundian itzulpen praktikak egiteko dirulaguntzen oinarrien zuzenketa. Zuzenketa horren arabera, dirulaguntza horren onuradun izateko beharrezkoa izango da euskarazko C1 maila egiaztatzen duen titulu baten jabe izatea, baldin eta Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradu ikasketetan euskara ez bada ikaslearen A hizkuntza.

Akats zuzenketak aldaketa eragin du eskaerak aurkezteko epean eta, beraz, onuradun izan nahi dutenek maiatzaren 4tik ekainaren 5era aurkeztu beharko dituzte eskaerak, erregistro elektronikoaren bidez.

Hemen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako zuzenketa.