16 urtez azpiko gazteei zuzendutako hizkuntza politikak, aurtengo Udaltopeko gaia

16 urtez azpiko gazteei zuzendutako hizkuntza politikak, aurtengo Udaltopeko gaia

Maiatzaren 12 eta 13an izango da Udaltop eta on-line jarraitzeko aukera izateaz gain, aurrez aurreko ohiko formatura ere itzuliko dira, Lasarte-Oriara. Dagoeneko izena emateko epea irekita dago.

-ren irudia
 16 urtez azpiko gazteei zuzendutako hizkuntza politikak, aurtengo Udaltopeko gaia

Gaztetxoengan jarriko dute fokoa aurtengo Udaltopen eta 16 urte bitartekoei zuzendutako hizkuntza politikak aztertuko dituzte. Zehazki, politika horiek eraginkorragoak izateko aintzat hartu beharreko gakoez eta praktika onez arituko dira eta, ohi bezala, gaia ikuspegi desberdinetatik lantzeko hitzaldiak izango dira ardatz. Saioak maiatzaren 12an eta 13an izango dira, Lasarte-Orian, eta dagoeneko hemen eman daiteke izena.

Oso deskriptiboa da aurtengo edizioaren izenburua: "Eskolak bakarrik ezin badu... Zer eta nola egin behar dugu udalerrian hobeto 16 urte bitartekoentzat hizkuntza politika egokia antolatzeko?". Izan ere, hezkuntza sistemari esker euskararen normalizazioan urrats garrantzitsuak egin badira ere, beste esparru batzuetan eragitea lor eta bultza daiteke udal, aldundi eta gainerako erakunde publikoetako hizkuntza politikekin. Beraz, lan ildo horiek fintzeko, lantzeko eta iritzi elkartrukerako gunea izango da aurtengo Udaltop.

Euskalgintzako eragileen artean oso zabaldua dago gazteen aisia, kirola... eremu estrategikoak diren ustea eta horietan eragitea lehentasunezko lan lerroa da. Euskal Herri mailan egoerak eta erritmoak desberdinak diren arren, oso garrantzitsua da elkarren berri izatea eta ondokoak zertan ari diren jakitea. Hala, leku eta esparru desberdinetan aritzen diren pertsonen hitzaldiak jarraitzeko aukera izango da eta, besteak beste, Kataluniako hainbat gonbidatu ere izango dira hizlari.

Hemen Udaltopeko egitaraua eta, informazio gehiago nahi izatekotan, zuzenean jo daiteke www.udaltop.eus webgunera.

 

 

 

 

 

 

 

dd