Eneko Barberenak irabazi du Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika saria

Multinazionalen hizkuntza politika egokirako gakoen gaineko lanagatik irabazi du lehenengo saria. Bigarrena Gari Goikoetxeak jaso du eta hirugarrena Jone Miren Hernandezek eta Marta Luxanek.

-ren irudia
 Eneko Barberenak irabazi du Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika saria

Eneko Barberenak irabazi du Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika saria, "Multinazionalen hizkuntza politika egokirako hainbat gako" lanarengatik. Lan horretan multinazionalek hizkuntza kudeaketaren inguruan kontuan hartzeko hainbat proposamen egin ditu eta euskarak kudeaketa horretan zein leku izan lezakeen.

Bigarren saria Gari Goikoetxeak irabazi du, "Euskararen geografia berria" lanari esker. Lan horretan analisi geografiko baterak hurbilketa egitea izan du helburu, azken datu soziolinguistikoetan oinarrituta eta euskararen egoerari buruzko datu nagusiak lurralde ikuspegitik landuta.

Hirugarren saria Jone Miren Hernandez eta Marta Luxanek irabazi dute "Hiztunaren genero nahasmendua. Hizkuntza gutxituak, euskara eta generizazio prozesuak" lanagatik. Lan horretan generoak hiztunen katergorizazioan eta errepresentazioan duen eraginari buruzko lanketa egin dute.

Soziolinguistika Klusterrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dituzte Txillardegi-Hausnartu sariak eta laguntzaileak dira Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

Informazio gehiago: https://soziolinguistika.eus/eu/zabalpena/txillardegi-hausnartu-sariak/2023-2/​​​​​​​