Abian da "Oxigenoa Euskarari 6.000 metrotan ere"

Euskaraldiaren baitan, euskararen erabilera eta mendizaletasuna uztartuko dituzte proiektuan eta gazte euskaldun eta nepaldarren arteko harremanak estutu nahi dituzte. Euskal Herriko 15 gazte Everest inguruan ibiliko dira hilabetez.

-ren irudia
 Abian da "Oxigenoa Euskarari 6.000 metrotan ere"

Nepal eta Himalaya aldera abiatu dira "Oxigenoa euskarari 6.000 metrotan ere bai" proiektuko kideak. Beren helburua euskararen erabilera eta mendizaletasuna uztartzea da eta, bide batez, herrien arteko elkartasuna eta hizkuntza gutxituei babesa ere ematen saiatuko dira. Hala, urriaren 10ean abiatuta, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako 15 gazte eta 10 sherpa gazte harremanetan jarriko dira Nepalen, Everest inguruan trekking-a egiteko. Proiektuak Euskal Herriko erakundeen babesa izan du: Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Aldundiak, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Iparraldeko Elkargoa eta Euroeskualdea: Aquitania, Euskadi, Nafarroa.

Gazteak Nepalen dauden bitartean bi hizkuntzen arteko zubiak eraikitzen eta harremanak estutzen saiatuko dira eta, horretarako, euskara-xerpa-ingelesa hiztegia sortuko dute espedizioan. Halaber, beren esperientzia ikus-entzunezkoetan jasoko dute eta gerora eduki horiekin ETBk bi saio emitituko dituen arren, albiste honen bukaeran daude eskuragarri Nepaletik bidaltzen dituzten bideoak. 

Gipuzkoako Foru Aldundiko zuzendari Garbiñe Mendizabalen arabera, proiektu honek elkarlana sustatzen du eta hori kontuan izan beharrekoa da. "Proiektu xalo batetik abiatuta euskararen inguruan sare sendoa sortu dute, auzolanean, gainera”.

Prentsaurrekoaren bideoa.
Lehenengo bideoa.

Bigarren bideoa. 
Hirugarren bideoa.
Laugarren bideoa.
Bosgarren bideoa.
Seigarren bideoa.