Atzealdea

Erakundeen eta hedabieen arteko praktika linguistikoak eta harremanak aztergai

Erakundeen eta hedabieen arteko praktika linguistikoak eta harremanak aztergai

Jendaurrean Erabili proiektuaren baitan kokatzen da azterketa eta hedabideen eta entitateteen arteko harreman horretan euskarak zein rol jokatzen duen eta zein ondorio eragiten dituen aztertu dute

-ren irudia Erakundeen eta hedabieen arteko praktika linguistikoak eta harremanak aztergai

Praktika linguistikoak eta harremanak erakundeen eta hedabideen artean izeneko txostena osatu dute Soziolinguistika Klusterrak eta EHUk, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzarekin. Hainbat entitate eta hedabideren hizkuntza jarduna jasotzen da txostenean, 2018 eta 2019 urteetan izandakoa, eta, besteak beste, hizkuntzari dagokionez elkar nola eragiten dioten aztertu dute. Gainera, azken urteetan gizarte mailan eman diren aldaketa soziolinguistikoek komunikazioaren eremuan zein aldaketa eragin dituzten ere jasotzen da, hau da, gizartearekin batera entitateen eta hedabideek zein bilakaera izan duten. 

Txostena Jendaurrean Erabili proiektuaren testuinguruan kokatzen da eta, batetik, proiektu horren baitan kokatzen diren erakundeen hizkuntza jokaerak aztertu dituzte. Jendaurrean Erabili proiektuaren baitan enpresak, kultur egitasmoak, udalak, banketxeak, sindikatuak, aholkularitzak... daude eta bakoitzak bere hizkuntza jokaerak baditu ere, guztiek gizartera begirako komunikazioak egiten dituzte eta, jardun horretan, zuzenean komunikatu nahi duten eduki horretaz gain, beren izaera eta jokaera linguistikoa ere erakusten dute. Gainera, komunikazio horiek zabaltzeko askotan beharrezkoa izaten da hedabideen bitartekaritza eta, ondorioz, entitatearen eta hedabideen arteko binomioa sortzen da. Hala, bestetik, binomio horretan hizkuntzak dituen eta sortzen dituen rol desberdinak ere aztertu dituzte: informazioa nola jasotzen den, nola zabaltzen den, teknologiari esker itzulpenak egiten diren, batak bestean zein eragin duen... Izan ere, asko dira entitatearen eta hedabideen arteko harreman linguistikoan sortzen diren hariak eta hori da, hain zuzen, aztertu dutena. 

Euskararen presentzia handiagoa. Ikerketan ondorioztatu dute erakundeek eta hedabideek elkar baldintzatzen dutela, azken batean, hizkuntzari eragiten dion botere harreman bat ere sortzen baita. Dena den, oro har, erakundeek eta hedabideek nabari dute pixkanaka euskarak presentzia handiagoa duela gizartean eta egoera horretara egokitzeko ahaleginetan ari dira. Ondorioz, bakoitza bere bidetik, baina entitate eta hedabideak ere bide bat egiten ari dira. 

Jendaurrean Erabili proiektua 2015ean sortu zen, komunikazio publikoaren alorrean egunerokoan diharduten eragileen egitekoa babesteko eta sustatzeko. Proiektuak fase desberdinak izan ditu eta tartean izan dira, formazio saioak, praktika komunitateak... Azken batean, erakundeek komunikazio publikoan dituzten bizipenei erreparatu zitzaien, eta praktika komunitatearen metodologiak berak parte hartzaileen komunikazio estrategiak gauzatzerakoan zenbaterainoko baliagarritasuna duen aztertu zen.