Euskarazko baliabideen zerrenda, etxean egonda ere euskara eskura izateko

Koronabirusa dela eta askok etxean egon behar duten honetan, garrantzitsua da euskarazko eskaintza ezagutzea eta eskura izatea. Hala, hona hainbat euskarazko film, ipuin, abesti, jolas... euskalgintzako eragileek sortu edota pilatutakoak.

-ren irudia
 Euskarazko baliabideen zerrenda, etxean egonda ere euskara eskura izateko

Covid-19 koronabirusa jende askoren egunerokoan eragin zuzena izaten ari da, familia asko baitira etxean geratu direnak. Etxe askotan, gainera, helduak ez ezik, haur eta gazte asko ere badaude berrogeialdian eta zeharo egoera bereziak sortu dira. Hala, egoera horiek eramangarriagoak izan daitezen eta euskarazko produktuak guztiek eskura izan ditzaten, hona hemen Interneten dauden hainbat baliabide: 

  1. Berriak jasotako baliabide sorta. 
  2. UEMAk jasotako euskarazko baliabideen zerrenda


Produktu erabat ezberdinak daude zerrenda horietan, adinka eta generoka sailkatuta, bakoitzak gustukoena aukera dezan. Tartean daude jolasak, eskulanak, filmak, marrazki bizidunak, telesailak, ipuinak, abestiak, kultur sorkuntza...