Iaz Gipuzkoan 64.720 herritarrek egin zuten euskaraz errenta aitorpena

2019an egin ziren 2018ko ekitaldiko errenta aitorpenak eta euskaraz egindakoen kopuruak gorantz jarraitzen du, aurretik datorren joerari eutsiz.

-ren irudia
 Iaz Gipuzkoan 64.720 herritarrek egin zuten euskaraz errenta aitorpena

2019an egin zen 2018ko ekitaldiko errenta kanpaina eta 64.720 gipuzkoarrek euskaraz egin zuten beren errenta aitorpena. Urtez urte gero eta gehiago dira eta horrek indartu egiten du Ogasunak 2023rako ezarrita duen erronka: Ogasunarekin harremanak euskaraz dituzten herritarrak 100.000 izatea. Gaur egun, 78.000 gipuzkoar dira.

Errenta aitorpena euskaraz egiten duten herritarren kopurua gora doa eta dagoeneko hainbat herritan gehiago dira euskaraz egiten dutenak, gaztelaniaz egiten dutenak baino:Abaltzisketa, Amezketa, Ataun, Berastegi, Baliarrain, Gaztelu, Elduain, Errezil, Lizartza, Orendain, Orexa eta Zerain.

Albistearen bukaeran dituzu Gipuzkoako herriz herriko datuak. 

2020ko errenta aitorpenaren kanpaina. Koronabirusak eragindako ezohiko egoera honek irauten duen bitartean, departamentuko bulego guztiak itxita egongo direnez, bide hauek erabil daitezke hizkuntza hautua egiteko:

  • Autolikidazio proposamena telefonoz edo internetez onartuta.
  • Foru Ogasunaren zerbitzuetako Zergabidea web plataformaren bidez, errenta aitorpenean sartzean eta errenta aitorpena bidaltzean.
  • Errenta aitorpena egiteko gestoria bat erabiltzen bada, errenta aitorpena euskaraz egin eta ogasunarekiko harremanetan euskara aukeratzeko borondatea adieraziz. 

Euskarazko hizkuntza hautua egiteko beste modu bat

  • Internetez. 030 eredua (herritarra) edo 036 eredua (enpresa edo entitatea) aurkeztu daitezke, hizkuntza hautua eginez, foru zerbitzu telematikoen Gipuzkoataria gunean (Online tramiteak>hainbat departamenturen zerbitzu erkideak>herritarren datuen foru errolda>harremanetarako aukerak)

Ogasun arloko terminologia ezagutu