Emunek 25. urteurrena baliatu nahi du hiru ekitaldirekin «elkarrekin pentsatzeko denbora eta lekua» hartzeko

Hogeita bost urteko ibilbidea ospatzeko eta urteurrena baliatuta gizarteari ekarpen bat egiteko asmoz, Emunek "Zalantzari leiho bat" ekimena aurkeztu du. Foro ireki honen bitartez elkarlanerako sarea josten eta indartzen jarraitzea da asmoa. "Elkarrekin pentsatzeko denbora eta lekua hartu nahi dugu, gu denok elkarrekin jarduteak daukan balioan sinesten dugulako. Eraldaketa prozesuetako esperientzia eta ezagutzak partekatu nahi ditugu. Elkarrekin hausnartu, eta bide berriak urratzeko esploratu", azaldu dute.

2022a berezia izango zela iragarri zuen Emunek eta asmo horri eusteko foro ireki batean antolatu nahi du topaketa "eraldaketan ari garen eragileekin batera, bai eta urteotan alboan izan ditugun bidelagun eta bezeroekin zein gizarteko erakunde eta eragileekin ere".

Topaketa presentziala: NORBERE BAITAN HASTEN DA ERALDAKETA

Urriak 6, Arrasate

Gure barrura begiratzera ausartuko gara, denok elkartuko gaituen Topaketa honetan. Kanpoan eragiteko barruan eraldatu behar dugu lehenengo, eta parte hartuko dugun guztioi barrura begirako bidaia bat egiten lagunduko digu Topaketak. Horretarako, barne eraldaketa esperientziak ekarriko ditugu inspiratzeko, eta coaching sistemikoaren bidez gure baitako lanketan jardugu dugu. 

https://www.eraldaketa.eus/eu