2021-24rako Euskararen ingurune digitalerako gomendioak ezagutzeko hitzaldia, Maite Goñirekin

Gipuzkoa Berdinago Foroaren hurrengo edizioan euskararen biziberritzean eta komunikazio publikoan berebiziko garrantzia duen gaiari helduko zaio: ingurune digitaleko erronkei. Euskararen Aholku Batzordeko Ingurune digitalaren Batzorde-atalak hainbat zeregin hartu ditu bere gain azken urteetan, besteak beste, ingurune digitalean euskara sustatzeko egon litezkeen aukera eta arriskuei adi egotearena. Helburu nagusia da ingurune digitalean, euskararen esparruan, erabakiak hartu edota ekimenak bideratzeko aukera eta ahalmena duen edonori -bereziki Administrazioari- norabide horretan aholkua eskaintzea eta balizko erronken berri ematea. Hitzaldi honetan, erronka nagusiak zeintzuk izan daitezkeen aurkeztuko da eta Ingurune digitalaren Batzorde-atalak erronka horiei aurre egiteko proposatutako gomendioak azalduko dira.
​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​Data: 2023-02-03
Ordua: 09:30
​​​​​​​Lekua: GFAko Etorkizuna Eraikiz Gunea
​​​​​​​Izena emateko idatzi mezu bat gipuzkoaberdinago@gipuzkoa.eus helbidera