
Anton Abadia Saria Gure Zirkuari
Saria emateko ekitaldia
Ekainak 19, 18:00etan, Eibar
Informazio gehiagoXIX. Mendean, garaiko munduan oraindik ezezagunak ziren lurraldeak eta mugak esploratu zituen Anton Abadia esploratzaile, ikerlari eta euskaltzale handiak. Horrekin bat, euskara eta euskarazko sorkuntza eremu berrietara eramateko ekimena izan zuen.
Haren eredua gogoan, euskararen biziberritzean bidegile izan diren herritar eta elkarteen lana aitortu du Gipuzkoako Foru Aldundiak Anton Abadia Sariaren bitartez, dagoeneko 25 edizioz.
Mugarri hori baliatuko du Foru Aldundiak, batetik, sariaren garrantzia instituzionala indartzeko, eta, bestetik, Anton Abadiaren beraren bizitza ibilbidean eta ekarpenean arreta jartzeko. Horretarako, egitarau berezia antolatu du euskaltzale eta, oro har, herritar guztiok euskararen inguruan topo egin eta euskararen aldeko elkarlanean aurrera egin dezagun.
Saria emateko ekitaldia
Ekainak 19, 18:00etan, Eibar
Informazio gehiagoKontzertua
Maiatzak 31, Hendaian, Abadia Jauregian
Informazio gehiagoSolasaldia
Ekainak 3 , 18:00, Etorkizuna Eraikiz Gunea. Gipuzkoako Foru Aldundia. Donostia
Informazio gehiagoIñigo Sagarzazuk 1997an Anton Abadiaren inguruan argitaratutako Abbadie biografia berrargitaratu eta aurkeztuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak, Elkar argitaletxearekin lankidetzan. Euskarara eta frantsesera ere ekarriko dute biografia.
Plazara kolektiboak Anton Abadiari buruzko Escape-room erronka sortuko du eta Abadia jauregian bertan martxan jarriko du egun batez, Lapurdiko ikasleek Anton Abadia ezagutzeko aukera izan dezaten egun dibertigarri bat pasatzen duten bitartean.