Dircom sari bat irabazi dute Fagor Automation eta Adaki enpresek

Fagor Automationek eta Adaki branding eta komunikazio enpresak Dircom Ramón del Corral saria jaso dute Krisi Komunikazioaren kategorian, pandemian elkarlanean landu duten Open To Your World proiektuagatik. Dircom Komunikazio Zuzendarien Elkartearen ekimen dira Dircom Ramón del Corral sariak. “Espainiako Estatuko komunikazio korporatiboaren arloko praktika onenak eta kasu arrakastatsuak saritzen dituzte”, argitu dute Fagor Automationeko kideek.

https://www.fagor.eus/dircom-sari-bat-irabazi-dute-fagor-automation-eta-adaki-enpresek/