Programatutako online bilera elebidunetarako eginbide berria txertatu da Microsoft Teams-en Galesko Gobernuaren eskariz

Aurrez aurreko bileretan, Galesko Gobernuan eta Galesen orokorrean, interprete bat egon ohi zen, galesezko ekarpenak ingelesera itzultzeko. COVID-19ak sortutako egoerari erantzunez bilera gehienak online egitera pasa zirenean, Galesko Gobernua lan hibridoaren garaira mugitu zen, eta aldaketa hori erakundean jarduteko modua birmoldatzen ari da oraindik. Ordutik aurrera, helburua izan da modalitate elebiduna eta programatua eskaintzea, eta zuzeneko interpretazioaren esperientzia plataforma digitaletan birsortzea. Horrek Microsoftekin lankidetza ekarri zuen Teams-en ezaugarri berri bat sortzeko, giza interpreteak online bilera programatuetara eramateko eta elebitasunean lan egiten laguntzeko. Gaur egun, Gales proba-kasua da, baina Microsoft Teamsen Hizkuntza Interpretazioaren ezaugarriak mundu osoko hizkuntzetan programatutako bilera eleaniztunak babestuko ditu.

https://customers.microsoft.com/en-us/story/021868cd-f4e7-4703-9d6c-9b5edc4fe331?preview=1