Argitaratu dira HBZNren 2022ko dirulaguntza lerroen deialdi eta oinarriak

Argitaratu dira HBZNren 2022ko dirulaguntza lerroen deialdi eta oinarriak

Guztira sei lerro dira diruz lagunduko direnak eta eskaerak apirilaren 23tik aurrera aurkeztu ahal izango dira, egoitza elektronikoan. Herri edo eskualde mailako euskarazko hedabideentzako dirulaguntzak 2022tik 2024rako indarraldia izango du.

-ren irudia
 Argitaratu dira HBZNren 2022ko dirulaguntza lerroen deialdi eta oinarriak

Argitaratu dira Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak 2022an banatuko dituen dirulaguntzen deialdi eta oinarriak. Guztira sei lerro dira diruz lagunduko direnak eta bi motatakoak izango dira, dirulaguntzek izango duten indarraldiaren araberakoak. 

2022an emango diren dirulaguntzak
 
  1. Euskara sustatzeko proiektu eta jarduerak
    2. Euskararen erabilera soziala normalizatzeko tokiko planak
    3. Hizkuntza normalizazio praktikak egiteko bekak
    4. Itzulpen praktikak egiteko bekak
    5. Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz sortu eta hedatzeko proiektuak

Deialdia eta oinarri arautzaileak 2022ko apirilaren 22an argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da 2022ko apirilaren 23tik maiatzaren 23ra arte, biak barne, eta eskaerak egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira. 

2022-2024 epealdian emango den dirulaguntza
 
   6. Herri edo eskualde mailako euskarazko hedabideak

Deialdia eta oinarri arautzaileak 2022ko apirilaren 22an argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Eskaerak aurkezteko epea zabaldik egongo da 2022ko apirilaren 23tik maiatzaren 18ra arte, biak barne, eta eskaerak egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira. Dirulaguntza horrek 2022-2024 indarraldia izango duen arren, kontuan izan eskaerak 2022an aurkeztu behar direla.

Atxikitako ohar honetan jasota daude aldaketa nagusiak eta beste hainbat argibide.