Komunikazio korporatiboaren eremuko 2021eko joerak

Leipzig Unibertsitateko eta Duisburg-Essen Unibertsitateko ikerketa-talde batek gizartean, teknologian eta marka-kudeaketan agertzen ari diren joera nagusiak aztertu ditu, eta horiek komunikazio korporatiboan izango duten eragina eta aukera berriak baloratzeko txostena osatu du,  komunikatzaileei beren lana hobeto egiten laguntzeko asmoz.

2020 eta 2021 urteen artean egindako ikerketa-lanaren emaitza da Communications Trend Radar Report

Horregatik, honako alor hauetan jarri du ikerketak arreta berezia:

  • Gizartea: komunikazio publikoa, iritzi-eraketa eta pertsonen jarrerak alda ditzaketen eta negozioetan, jardueretan eta komunikazioari buruzko itxaropenetan eragina izan dezaketen balioak sortzen dira.
  • Kudeaketa: komunikazioko profesionalak kudeaketa estrategikoaren joeren eta antolakuntzaren eremukoak ezagutzea komeni da.
  • Teknologia: komunikazio korporatiboari eragin edo komunikazio profesionalek erabil ditzaketen garapen teknologikoak.

Komunikazio korporatiborako bost joera nagusi identifikatu dituzte:

  1. Negazionismoa: Zergatik ukatzen dituzte interes-taldeek zenbait egia eta datu?

Erakundea konspirazio-teorien jomuga bihurtuko da.

  1. Komunikazio birtuala: testuinguru birtualean komunikazio eta elkarlanerako modu berrien bila.

Formatu eta prozesu birtualek komunikazio korporatiboa aldatuko dute.

  1. Komunikazio jasangarriak: Komunikazio zerbitzuetarako aztarna ekologiko baterantz.

Komunikazio sailak eta komunikazio neurriak jasangarriagoak bihurtu behar dira.

  1. Bultzada digitala: Ingurune digitalak diseinatzearen aukeretan eragiten.

Gainazal digitalen diseinu adimentsuak potentzial handia eskaintzen dio komunikazioari.

  1. Ahots-interakzioa: testutik ahotsera lehentasunak aldatzen

Interes-taldeekiko harremana gero eta gehiago oinarritzen da ahotsean, testuan baino.