Ingurumenari buruz komunikatzeko Elhuyarren dekalogoa

Aurrekaririk gabeko ingurumen-larrialdi baten aurrean gaude, aldaketa global baten aurrean. Klima-larrialdia, biodibertsitatearen galera, desertifikazioa, kutsadura eta baliabide naturalen xahutzea dira haren sintoma batzuk. Zientzialariek, gizarte-eragileek, hezkuntzako eragileek eta zientzia-dibulgatzaileek elkarlanean egindako prozesu baten ondoren, ingurumenaren komunikaziorako dekalogoa sortu du Elhuyarrek. Komunikazio arduratsua eta, era berean, sozialki eraginkorra egitea da helburua. Hausnarketarako proposamena izan nahi du dekalogo honek, zuzenean interpelatzen gaituen gai konplexu honetan, lanketa luze baten abiapuntua.

Laburpena:
1.    Sistema konplexua denez, begirada osagarriak integratu.
2.    Arazoen eta irtenbideen adibide lokalak eman, baina ez galdu eskala globalaren ikuspegia. 
3.    Ez izan katastrofista. 
4.    Justiziaren dimentsioa eztabaidara ekarri. 
5.    Aldendu narratiba eurozentristatik. 
6.    Baztertu begirada hertsiak, hala nola androzentrismoa eta antropozentrismoa. 
7.    Denok dugu zer egina, baina ez erantzukizun bera. 
8.    Irtenbidea soziala eta politikoa da, ez soilik teknologikoa. 
9.    Naturaren balioak transmititu: bizitza erregulatzea, ongizatea, zaintza, erantzukizuna, oparotasuna, lurraldearen kustodia… 
10.    Osasun Bakarra: kalitatezko bizimodua izateko, ezinbestekoa da kalitatezko ingurumena. 
11.    Zalantzan jarri gure sistema ekonomikoan errotutako kontzeptuak: globalizazioa, etengabeko hazkunde ekonomikoa, jaiotza-tasa handitu beharra… 
12.    Eman hitza mugimendu sozialetatik datozen proposamenei. 
13.    Ikuspegi kritikoa izateko baliabideak eman, eta negazionismoak hartzen dituen formak identifikatu. 
14.    Euskaraz komunikatu, jasangarritasuna sustatzeko. 

Informazio gehiago:
https://zientzia.eus/artikuluak/ingurumenaren-komunikaziorako-dekalogoa/