Pandemia garaian publizitateak ezkutatu zituen mezuak

COVID-19a agertu zen, eta sektore guztiak egoera berrira egokitu behar izan ziren. Jendeak ezin zuen etxetik atera eta, ondorioz, zerbitzu eta produktu asko ordura arte bezala kontsumitzeari utzi zitzaion. Aldaketak eragin zuen markez eta produktuez hitz egin ordez pertsonez eta pertsonentzat hitz egitea. Hori horrela, publizitate estrategiak aldatu egin ziren. 2004ko OMEren diskurtso baten arabera: “Osasunaren arloan, krisia eta komunikazioa erlazionatuta daude. Osasun krisi guztiak, aldi berean, komunikazio krisiak dira”. Nola aldatu ziren komunikazio estrategiak pandemian?

Informazio gehiago:
https://www.ehu.eus/eu/-/pandemia-garaian-publizitateak-ezkutatu-zituen-mezuak