Anton Abadia Saria Gure Zirkuari
Saria emateko ekitaldia
Non: Eibar
Noiz: Ekainak 19, 18:00etan
Gure Zirkuak jasoko du 2025eko Abadia Saria, aisia eta dibertimenduaren bidez euskarari egin dion eta egiten dion ekarpen berritzaileagatik. Euskarazko zirku ibiltari bakarra izanik, haurren garapena, komunitatearen kohesioa eta euskal kulturaren aniztasuna bultzatu ohi ditu. Gainera, sentipen, umore eta emozioz betetako ikuskizunen bitartez, herritarrak elkartu eta ondo pasatzeko plaza berria eskaini dio euskarari eta euskaldunon komunitateari.