Atzealdea MURREN BIDAIA
Lantzen dituen arlo artistikoak:
Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:
Gure ikusle gazteak entretenitzea eta pentsa araztea xede duen txotxongilo eta aktore antzezlana. Ikuskizuna, gertu egon arren maiz ezezagun egiten zaigun errealitatea margotzen doan mihise bizidun bat bilakatzen da. Pertsona migratzaileetan jartzen dugun begirada aldatzeak denbora dakar. Horregatik, hobe goiz hastea. Aurkezpen atsegina da eta dibertsio puntua dauka. Halere, eta gauza guztien gainetik, ikasleak aberatsago egiten gaituzten esperientzien aurrean jartzea eta hauetara hurbiltzea da antzezlanaren nahia.
Egiazko hizkuntza zuzen baten bitartez, antzezlanak migrazio mugimenduen inguruko estereotipo, inbaditzen gaituzten aurreiritzi eta hazten doazen zurrumurruek sortzen dituzten zailtasunak planteatzen dizkigu…umorea eta poesia salbuetsi gabe.
Jatorri eta kultura desberdinetako pertsonen arteko adiskidetasunaren istorio bat, benetako adiskidetasunaren aldeko apustu bat.
Mur neska afrikarrak bere paterara igotzen gaitu eta gure moralaren urak zeharkatzera gonbidatzen gaitu, aurkitzen garen ikuspuntuaren arabera ona edo txarraren kontzepzioa arakatzera.
Banaketa batek suposatzen duen gatazkaren eztandatik abiatuta, historia harrigarri batean itsasoratzen da amaiera.
Jarduerak bi atal ditu:
Konpainiak areto ez konbentzionaletan ikuskizuna eszenaratu ahal izateko material tekniko guztia dauka.
Eta baita ikusentzunezkoan eta espazio eszenikoetan adituak diren profesionalak ere.
Behibi’s konpainia sentimendu sortzaile baten garapen prozezuaren emaitza da, antzerkia egiteko beharrarena, alegia.
Jatorrizko energia batetik abiatuta, eta lan eta ahaleginez betetako etapa ezberdinetatik pasa ondoren, 2000 urteaz geroztik Patricia Franco Heras-en proiektu heldu eta profesionala da.
Pertsona bakarreko ikuskizunak sortzen ditu arte eszenikoetako profesional desberdinen lankidetzari esker: zuzendari, gidoilari, eszenografo, artisau, musikari, tekniko, ekoizle etb.
Eguneroko egoeren bitartez irudikatzen dituen gaiek kontzientzia eta pentsamendu kritikoa sortarazi nahi dute. Hori dela eta, zirkuitu profesionaletan, antzerki sare ofizial eta alternatiboetan, nahiz estatu eta nazioarteko jaialdietan aritu eta ezaguna izateaz gain, Euskal Autonomi Erkidegoko hainbat hezkuntza eta erakunde publikoekin elkarlanean konzientzia kanpainetan egiten du lan.
Behibi´s Teatro Antzerkian arte eszenikoek bizi dugun errealitatea aldatzeko eta errealtitate berriak sortzeko daukagun gaitasuna indartzen dutela uste dugu. Hala, beste mundu nabari edo abstraktuetara eramanez, mundu hauen existentzia garbi erakusten digute.
Bidaia hau gure pertzepzioa zabaltzera eta gure begirada aberastera laguntzen du. Halaber, iritzi kritikoago eta landuagoak garatzen ditugu.
Alderdi pedagogikoa abiapuntu izanik, ikusle txiki eta gazteen formakuntza eta hezkuntzaren beharrak asetu nahi ditu. Hala, Behibi´sek antzerkia gizarte mailan interesa sortzen duten gaur egungo gaiak azaltzeko eramaile gisa erabiltzea proposatzen du: ingurumena, aniztasunaren errespetuan oinarritzen diren kulturarteko harremanak, edo kontsumo arduratsua. Modu honetan, haur eta gazteengan emozio eta sentsaziotan oinarritutako hausnarketak eragiteko.
Honetaz guztiaz gain, ekimeni esker sortzen den antzerki eta eskolaren arteko harremana ikusleak sortzeko modu bat da.
Fitxa artistikoa
Egileak: Lierni Fresnedo eta Patricia Franco
Zuzendaritza: Lierni Fresnedo
Aktoresa: Patricia Franco
Musika: Juan Zulaika
Eszenografia: Sergio Fabri
Panpinak: Urko Redondo
Argia eta soinua: Aitor Etxebarria