Mezenasak eduki nahi ditut!

 

 

Lehenengo urratsa zure proiekturako interes sozialeko adierazpena eskatzea da, formulario honen bidez.

 

Horretarako, gogoratu zeintzuk diren Mezenasgoaren Foru Arauaren barruan sartzen diren jarduerak:

 

  • Zinematografia, ikus-entzunezko arteak eta multimedia arteak.
  • Arte eszenikoak, musika, dantza, antzerkia eta zirkoa.
  • Ikusizko arteak: arte plastikoak edo arte ederrak, argazkilaritza eta diseinua.
  • Liburua eta irakurketa, literatura argitalpenak eta argitalpen fonografiko eta zinematografikoak, edozein formatu edo euskarritan.
  • Gipuzkoako kultur ondare materiala eta immaterialaren ikerketa, dokumentazioa, kontserbazioa, zaharberritzea, berreskuratzea, zabalkundea eta sustapena, aintzat hartuz bereziki Gipuzkoako hizkuntz dibertsitatea.

 

Kontuan izan honako jarduera hauek ez direla interes sozialekotzat hartuko:

 

  • Argitaletxe jakin baten liburu eta argitalpen kulturalak sustatzekoak eta, oro har, liburu eta aldizkariak editatzea jarduera nagusi duten entitateek aurkeztutakoak.
  • Aisiaren eta denbora librearen okupazioa nahiz gazteria xede dituztenak.
  • Jai programak eta erritu izaerakoak.
  • Azoka tematikoen antolaketa.
  • Baserri giroko azokak eta lehiaketa edo jarduera gastronomikoak.
  • Ikastaro, mintegi eta antzekoetan parte hartzea.
  • Ekipamenduak eta material ez-suntsikorra erosteko eta lokalak egokitzeko inbertsioak.
  • Orobat, edozein motatako ekitaldi edo antzezpenen erreprodukzio hutsak diren ikus-entzunezko obrak ere ez dira hartuko kultur proiektutzat.

 

Zure proiektuak interes sozialekoa izan daitezkeen jardueretan lekua badu, erabili formulario hau adierazpen hori eskatzeko. Eta mezenasgoagatik jasotako diru sarrerak aitortu nahi badituzu, erabili 182 eredua: dohaintzen, zerbitzuen doako prestazioen eta gainerako ekarpenen informazio aitorpena.

 

Gogoratu mezenasgoaren bidez jasotako diru sarrerak aitortzeko, ezinbestekoa dela 182 eredua erabiltzea, hau da,  emaitzen, dohaintzen, doako zerbitzu prestazioen eta bestelako ekarpenen informazio aitorpena. Dokumentu hori, hurrengo urteko urtarrilean Foru Ogasunean aurkeztu beharko duzu, zure mezenasek zerga onurak izan ditzaten.

 

Zure proiektuaren interes sozialeko adierazpenaren berri izango  duzulakoan, hasi zintezke mezenas bilatzen!

 

Eskaera

* Derrigorrezko eremuak

Datu Pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, Kultura Zuzendaritzak jakinarazten dizu eskuratzen dituen datuak kulturaren kudeaketa helburu duen fitxategian sartuko direla.

Nahi izanez gero, sartzekozuzentzekoezerezteko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu ondorengo helbidera idatzizko eskaera bat bidaliz: Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua, Idazkaritza Teknikoa, Urdaneta 9, 20006 Donostia , edo egoitza elektronikoaren bitartez https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/hasiera.


 
 
2018
2019
2018
2019
2018
2018
2019
2019
2018
2018