Piztu Kultura suspertzeko
Kultura Sailak 5.813.179 €-ko Piztu Kultura 2023 plana jarri du abian, kultura suspertzen eta sektoreko sortzaile eta profesionalak babesten jarraitzeko. Planaren helburua honako hau da:
- Kulturaren gizarte-sarea babestea, Gipuzkoako sektorearentzako laguntzak mantenduz,bere errekuperazioa eta krisitik ateratzea bultzatzea.
- Enplegua sor dadin bultzatzea, babesa eta ondarea babesten duten proiektuen bidez.
- Kulturaren balioa aldarrikatzea, eraldaketarako, gizarte-hobekuntzarako eta bizikidetzarako funtsezko ondasun gisa eta lurraldeari aberastasuna eta enplegua ekartzen dizkion sektore gisa.
5.813.179 €-ek bost milioi eurotik gorako zuzkidura finkatzen dute Planean, eta Kultura Sailaren apustua da kulturaren sektoreko egoera kaskarrak gainditzeko eta berreskuratzeko.


Piztu Kultura 2023 planaren jardun ardatz guztiak hemen kontsultatu ditzakezu.