- gipuzkoa
- Kultura
- Programak
- Kultura Eskola
- Nola egingo dugu?
FUNTZIONAMENDUA
Jarduera artistiko kulturalen katalogoa
-
12 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzendutako jarduera artistiko-kulturalen katalogoa egingo da.
-
Parte hartu nahi duten artistek eta kultura-eragileek urteko edozein unetan aurkeztu ahal izango dute beren jarduera proposamena.
-
Proposamenak irizpide artistiko, pedagogiko eta ekonomikoen arabera baloratuko dira, baina baita euskarazko eskaintzari lehentasuna emanez eta edukiek genero berdintasuna eta inklusio printzipioak bermatzen eta sustatzen dituztela zainduz ere.
-
Balorazioa gainditzen duten proiektuak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Oinarrizko Lanbide Heziketa ematen duten Gipuzkoako ikastetxeei eskainiko zaien jardueren katalogoan sartuko dira.
-
Katalogoa urtero berrituko da eta Kultura Eskolaren webgune honetan egongo da ikusgai.
Ikastetxeek proposamenak aukeratuko dituzte katalogotik
-
Urtero, irailean, Gipuzkoako Foru Aldundiak ikastetxeei zuzendutako dirulaguntzen deialdi bat argitaratuko du. Deialdi horretan, jarduerak egiteko baldintzak ezarriko dira, bai eta jardueren finantzaketarenak ere.
-
Baldintza horiei esker, jarduerak modu orekatuan banatuko dira irizpide kuantitatiboetan oinarrituta, zentro bakoitzean egin beharreko jardueren kopurua mugatuz, lurralde-oreka zainduz eta kultura esparru eta arte diziplina guztiak ordezkatuta egotea lehenetsiz.
-
Katalogoko jarduera bakoitzerako muga bat ere ezarriko du, jardueraren batean kontzentraziorik gerta ez dadin.
-
Jarduerak ikastetxeei esleitu ondoren, ikastetxeek hautatutako jarduerak sustatzen dituzten eragileak kontratatuko dituzte, katalogoan ezarritako prezioan eta egin beharreko jardueren kopuruan oinarrituta, eta jarduerak gauzatu ahala dagozkien zenbatekoak ordainduko dituzte.
-
Jarduerak ikasturtean zehar egingo dira, eskola-ordutegiaren barruan, ikasgelaren barruan zein kanpoan, jarduera motaren arabera eta, betiere, ikastetxearen komenigarritasunaren eta jarduera bakoitzaren ezaugarrien arabera.
-
Gipuzkoako Foru Aldundiak, gehienez, jarduera bakoitzaren kontratu-kostuaren % 90eko diru-laguntza emango die zentroei.