Meta!

Gipuzkoako kultura egiturari 458.000 €-ko ekarpena egin dion META ekimenaren edizio berria martxan

2018. urtean 147.619 euro banatu dira, horietatik herritarrek 77.619 euroko ekarpena egin dute eta Aldundiak 70.000 eurokoa. 1.441 pertsonak parte hartu dute eta batez beste 55 euro eman dituzte. 46 proiektu aurkeztu ziren, horietatik 15 aukeratu ziren eta 14k lortu dute finanziazioa.

Finantziazio bide honen bidez 49 proiektu garatu dira gaur arte eta 458.000 euroko ekarpena egin zaio lurraldeko kultura egiturari.

Proiektuak aurkezteko epea apirilaren 25ean hasten da eta ekainaren 7an amaitzen da eta irailaren 19an hasiko da diru-bilketa kanpaina.

Kultura + Gipuzkoa = META!