Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Elias Querejeta zine eskola
Gordailua
Zikloak, programak, ezagutza… KOLDO MITXELENA Kulturunean (KMK) ekoiztua, zure eskura entzun, irakurri, ikusi KULTURA!
Ezagutu konposatzailean urteurrenerako prestatutako kontzertu guztiak.
Ezagutu sortzaile honen bizitza eta lana
Iraganean eta orainean sortu dituzten argazkien biltegi eta erakuslehioa
On line kontsultatu Gipuzkoako Foru Aldundiaren bildumaren katalogoa
Aktibitateak martxan
Joan den mendeko laurogeita hamarreko hamarkadan, Andorran, Homes de Ferro ibilbide lokala sortu zen Andorrako eta Pirinioetako burdinaren historia testuinguruan kokatzeko xedez
Ezagutu Proiektuaren erakusketa digitala
2019ko otsailean, Gipuzkoako Batzar Nagusiek kultur mezenasgoari pizgarri fiskalak emateko foru araua onartu zuten.
Arau horretako hitzaurrean jasotzen zen bezala, honako hau lortu nahi da: «Gipuzkoako herritarrekin partekatzea ez bakarrik kultura sostengatzeko erantzukizuna –haien diru ekarpenen bitartez–, bai eta kultura hori erabaki eta orientatzeko gaitasuna ere, haiek babestuko dituzten arte eta kultura proiektuen bidez. Azken finean, foru arau honen asmoa da gure erakundeek eta herritarrek protagonismo partekatua izatea Kulturak dakarren aparteko eginkizun hori betetzeko garaian».
Baina, zer da mezenasgoa?
Foru Arauaren arabera, interes sozialekotzat jotako kultur proiektu edo jarduerak burutzeko parte hartze pribatua da mezenasgoa.
Eta zeintzuk dira interes sozialeko proiektu horiek?
Honela adierazitakoak eta honako arlo hauekin lotutakoak:
Horretaz gain, interes sozialekotzat hartzen dira, bestelako adierazpen espliziturik behar gabe, erakunde hauek antolatutako proiektuak: Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskaltzaindiak, Espainiako Institutuak eta hartan integratutako errege akademiek, Eusko Ikaskuntzak eta Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteak, eta baita Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako edo lagundutako proiektuak ere, baldin eta aipatutako erakunde horiek garatzen badituzte.
Halaber, interes sozialekotzat jo ahal izango dira Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Administrazioa osatzen duten erakundeek, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Estatukoak eta aipatutako administrazioei lotutako edo haien mendeko organismo autonomoek eta zuzenbide publikoko erakundeek antolatutako kultura proiektuak edo jarduerak.